PROZESU JUDIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Tsunami Demokratic' auzian Puigdemont terrorismoagatik ikertzearen aurka agertu da Auzitegi Goreneko fiskala

Fiskalaren txostena oraindik ez da behin betikoa, Auzitegi Goreneko zigor-arloko fiskalen batzordeak aztertu behar baitu.
Carles Puigdemont artxiboko irudi batean.
Carles Puigdemont artxiboko irudi batean.

Alvaro Redondo Auzitegi Goreneko fiskalak ezezkoa eman dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia terrorismoagatik ikertzeari 'Tsunami Democratic' auzian, eta horrenbestez, Auzitegi Gorenak Puigdemont epaitzeari. Hala beraz, fiskal hori ez dago ados Puigdemont terrorismoa leporatuta epaitzearekin, Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko fiskalarekin bat eginez.

Carballo fiskalak esan zuen ez dagoela nahikoa zantzu terrorismoa leporatzeko. Orain, esan bezala, iritzi horrekin bat egin du Auzitegi Goreneko fiskalak.

Hain zuzen ere, hori zen Manuel Garcia Castellon 'Tsunami Democratic' auziko epaileak egin nahi zuena.

Oraindik, ordea, txostena ez da behin betikoa, Auzitegi Goreneko zigor-arloko fiskalen batzordeak aztertu behar baitu.

Informazioa El Confidencial-ek zabaldu du eta fiskaltzako iturriek baieztatu egin diote Europa Press berri agentziari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X