Sanchez Moncloan da, Espainiako presidente jarraituko duen ala ez iragartzeko agerraldian
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du gaur 11:00etan, hasiera batean iragarritakoa baino ordubete lehenago, Espainiako Gobernuko presidente izaten jarraituko duen ala ez argitzeko. Hausnarketarako egun batzuk igarota, ikusmin handiaren erdian eta aukera guztiak zabalik direla emango du Sanchezek bere erabakiaren berri, egunotan agintari eta militante sozialisten elkartasun oldearen oihartzuna oraindik airean dela.
Estatuko Komunikazio Idazkaritzak ohar bidez jakinarazi du agerraldia eguerdian izango zela. Dena dela, handik gutxira, eguneratzea bidali du hitzordua ordubete aurreratuta. Iragarritako leku berean, Moncloa jauregian izango da adierazpen instituzionala. Adierazpena izanda, ez da kazetarien galderarik onartuko.
Sanchezek asteazkenean iragarri zuen egun batzuk behar zituela, fokuetatik kanpo, hausnarketarako, eta erabakitzeko ea merezi ote dion Exekutiboaren buruzagitzan jarraitzea, PPren, Voxen eta eskuinaren eta ultraeskuinaren aldeko hedabide eta erakundeek bere eta Begoña Gomez bere emaztearen aurka abiatutako "jazarpen eta eraispen" kanpainaren aurrean.
Madrilgo epaitegi batek eginbideak hasi zituen joan den astean, Manos Limpias sasi sindikatu ultraeskuindarrak Begoña Gomezen aurka negozioetan ustelkeria eta eragimen-trafikoa egotzita jarritako salaketaren ondorioz.
Iragarpena egin zuenetik, ez ministrorik, ez PSOEko buruzagirik, ez da ausartu Sanchezek astelehenean esango duena aurreratzera. Publikoki mintzatu direnak edo hedabide eta agentziek kontsultatu dituzten guztiak bat datoz honetan: ezin da aukerarik baztertu, aukera guztiak zabalik daude.
Transmititzen duten sentsazioa da Sanchezek dimisioa ematea pentsatu zuela bere emaztearen aurkako salaketaren berri izan ondoren, baina, beroan erabakirik ez hartzeko, hausnartzeko egun batzuk hartzea erabaki zuela, herritarrei bidalitako gutunean azaldu bezala.
Hausnartzen bai, baina ez bakartuta
Pedro Sanchezek ez du agenda publikorik izan asteazken arratsaldetik, eta Moncloan egon da, baina ez da isolatuta egon. Bere alderdiko ministro eta buruzagiekin hitz egin du, bai eta babesa agertu dioten nazioarteko buruzagiekin ere, hala nola Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidentearekin.
Zalantza airean dela, Moncloan eta Ferrazen onartu dute kezka handia dagoela gobernuburuak har dezakeen erabakiarekin. Izan ere, aitortu dute benetako arriskua dagoela dimisioa emateko; are gehiago, batzuek uste dute dimisioarena dela aukera posibleena.
Hala ere, nahiago dute etorkizunak ekar ditzakeen aukerez gehiegi ez jardun. Aukera horiek lirateke, lehenik, karguan jarraitzea eta konfiantza-galdeari aurre egitea; bigarrenik, hemendik hilabete pasatxora hauteskundeak deitzea, eta, azkenik, dimisioa ematea eta beste hautagai sozialista bat inbestitzen saiatzea.
Zalantzarik gabe, Sanchezek karguan jarraitzea da alderdikideek nahi duten aukera (erabaki estrategikoa izan dela diotenei arrazoia emango liekeen arren), eta ez dute uste Sanchezek ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeen ostean Europako Kontseiluko presidente izateko Europar Batasunean kargu bat lortu nahi izatea dagoenik jokabide horren atzean.
Hala ere, adituen esanetan, azkenean dimisioa ematea erabakiko balu, irteera ez litzateke hauteskunde deialdi bat izango, Sanchezen eta Sanchezen emaztearen aurkako kanpainaren atzean daudenei aukera zabaltzea litzatekeelako.
Horien arabera, ez da mugimendu estrategiko bat, gai pertsonala baizik, eta Sanchezek erabaki behar duena da aurrerantzean ere bere eta bere emaztearen aurkako erasoei aurre egiten jarraitzea merezi duen.
Begoña Gomezek Air Europarekin izan zitzakeen harremanari buruzko informazioak argitaratzen hasi zirenean, balizko eragimen-trafikoari buruzko zalantza sortuz, Sanchez haserre agertu zen elkarrizketa pribatuetan, ez bakarrik ziur zelako albiste horiek faltsuak zirela, baizik eta emaztea erabiltzen ari zirelako berari min egiteko.
"Pedro, gera zaitez"
Emaztearen aurka eginbide judizialak ireki zituztela jakin zuenean, ordea, gainezka egin zuen, eta bere agenda zenbait egunez bertan behera uzten zuela iragarri zuen, alderdikideek inola ere nahi ez duten dimisioaren aukerari atea irekita.
PSOEk larunbaterako deitutako Batzorde Federalaren bilera (Europako hauteskundeetarako hautagaitza onartzeko) bere buruzagiari babesa emateko ekitaldi bihurtu zuen. Eusteko deia egin zioten Sanchezi, alderdi osoaren babesa erakutsiz.
"Pedro, gera zaitez" izan zen Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta PSOEko bigarrenak bilera horretan eman zuen hitzaldiaren abiapuntua. Alderdiko gainerako buruzagiek ez ezik, idazkari nagusiari babesa emateko Espainia osotik Madrilera joandako milaka militantek ere bat egin zuten dei horrekin.
Mobilizazio horrek zalantzak uxatuko dizkion itxaropena du alderdiak, eta oraindik erabaki irmorik hartu ez badu, karguan jarraituko duela iragartzea espero du.
Astelehenean Moncloa jauregian egingo duen agerraldian argituko ditu Sanchezek galdera horiek guztiak. Erabakitzen duena erabakitzen duela, garai berri bat hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".