Europako Fiskaltzak Koldo auziaren ikerketa bere gain hartzea eskatu dio Auzitegi Nazionalari
Europako Fiskaltzak Koldo kasua bere gain hartzeko eskuduntza duela esan du. Auzitegi Nazionalak ikertu du orain arte pandemian zehar enpresa bati maskarengatik egindako kontratu-esleipena. Kasu horretan inputatu nagusietako bat Koldo Garcia da, Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkulari ohia.
Kasuaren epaileari informazioa eskatu zion ikertutako kontratuetako bat Europako funtsekin batera finantzatuta zegoela egiaztatzean, eta, adierazi duenez, horrek eskumena ematen dio, orain arte Auzitegi Nazionalak egiten zuen ikerketa judizialaz arduratzeko.
Europako Fiskaltzak bere gain hartu zuen Balear Uharteetako eta Kanarietako gobernuek enpresa horri egindako esleipenen ikerketa, eta, Koldo auziko ikerketak horiei batuta, "administrazio publikoek enpresa berari denbora laburrean esleitutako kontratu guztiak batera ikertu nahi ditu", ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Ismael Moreno epaileak Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren (UCO) txosten bat mahai gainean duen unean iritsi da Europako Fiskaltzaren erabakia. Txosten horren arabera, Abalos ministro ohiak bazuen, Koldo Garcia aholkulari ohiaren eskutik, ikertutako kontratuen eta auziaren oinarri den enpresaren berri.
Espainiako egungo Gobernuko hainbat goi-kargudunek bete zuten papera ere nabarmentzen du, eta ondorioz, atzo bertan, epaileak Garraio Ministerioari horietako biren mezu elektronikoak eskatu zizkion: Jesus Manuel Gomez, egun sail horretako idazkariorde dena, eta Javier Sanchez Fuentefria, egun Ogasun Ministerioko Aurrekontuen zuzendari nagusi dena, ustezko delituen garaian Jose Luis Abalosek zuzentzen zuen Garraio Ministerioko Antolakuntza eta Ikuskaritzako zuzendari nagusi zena.
Eta orain, zer?
Iturri juridikoen arabera, orain Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak txosten bat eskatuko dio orain arteko ikerketan berekin eskuz esku aritu den Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari.
Loteslea izango ez den txosten horretan, Ustelkeriaren Aurkako Batzordeak Europako Fiskaltzaren asmoaren aurka egiten badu, Ismael Moreno epaileak eskumen-arazo bat plantea dezake Auzitegi Gorenean, eta hura izango da ikerketa noren esku geratuko den erabakiko duena, Espainian Europako Fiskaltza arautzen duen arauak agintzen duen bezala.
Europako Fiskaltzak hartuko balu, azkenean, ikerketaren ardura, orain arte ikerketa zuzentzen zuen Auzitegi Nazionaleko epaitegiak erabat utzi beharko du kausa haren eskuetan; izan ere, Espainian ez bezala (epaile batek zuzentzen ditu ikerketak), Europako Auzitegian Fiskaltza da ikerketak zuzentzen dituena.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.