Bagara bideo-maratoia jarriko du martxan Gure Eskuk, “Euskal Herriaren berezitasunak irudikatzeko”
"Aurrerapausoak emateko unea dela deritzogu, subiranotasuna eta herri edo nazio aitortza erdigunean kokatuz, herri gisa koxka bat gorago jartzeko. Herri gisa lorpen batzuk eskuratzeko unea da. Horri erantzun nahi dio Herri Libre Bat kanpainak. Horretarako, aparteko deialdi bat egin nahi die euskal herritar guztiei: denok batera eta gure indar guztiekin bultzatzeko unea iritsi da".
Modu horretan aurkeztu du Gure Esku dinamikak abian jarriko duen hurrengo dinamika: Bagara bideo-maratoia. Herriz herri eta herritarrek grabatutako bideoen bidez, "Euskal Herriaren berezitasunak irudikatzea" da asmoa.
Donostian egin duten agerraldian eman ditu ekimenari buruzko xehetasunak Josu Etxaburu Gure Esku mugimenduko eledunak. Esan duenez, "arriskuz eta aukeraz beteriko uneak bizi ditugu". "Arriskuak agerikoak dira, eskuin muturraren gorakada Europa osoan, burujabetzaren aurkako oldarraldi jarraituak, autoritarismoaren indartzea, krisi anizkoitzak, gerra giroa eta abar... baina garai ziurgabe guztiak bezala, aukeraz beteriko eskenatoki batean gaude, erronkez betea", erantsi du.
Agertoki horren aurrean, herritarrak aktibatu eta herri nortasuna erakustea nahi du Gure Eskuk. Bideo-kate erraldoi baten bidez, "gure herriaren nondik norakoak, zirrikituak eta berezitasunak erakustea" nahi dute. Horretarako, "Euskal Herriko herri bakoitza jarri nahi dugu martxan, taldeen arteko elkarlana sustatuz gurekin bat egin dezaten eta hala gure herria irudikatuko dugu, bat garela eta bagarela ikusaraziko dugu".
Lan guztien emaitza azaroaren 16an erakutsiko dute, Gure Eskuren Bideo Maratoiaren egunean. Bideoak jasotzeko eta ekimenari buruzko zalantzak argitzeko, ondorengo helbidea jarri dute herritarren eskura: bideomaratoia@gureeskudago.eus.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.