RADIO EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matutek uste du "orain" dela unea nazio aniztasunari buruz "aurrerapausoak" egiteko

Venezuelaren egoeraz ere hitz egin du EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaile ondokoak. Hauteskundeetako aktak "argitasunez" publikatzea ezinbestekotzat jo du, uste baitu gaur gaurkoz inork ez dituela mahai gainean jarri "ukaezinak diren emaitzak".
Oscar Matute, Radio Euskadin
Oscar Matute, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

"Erraza ez" dela izango aitortuta, Oscar Matute EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaile ondokoak uste du "Espainiako Gobernuaren ahultasuna"  aukera bat dela, autogobernuaren alorrean sakondu eta aurrerapausoak egiteko. Eztabaida honetan PSOEren marra gorriei koalizio abertzaleak ez diela beldurrik nabarmendu du. "Ez naiz PSOEren marra gorrien beldur. Hipikan baino gaitasun handiagoa du salto egiteko".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, nabarmendu du "orain" dela unea nazio aniztasunaren gaiari heltzeko, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko indarrek  zabalik dagoen "aukera leihoa" aprobetxatu beharko luketela iritzi dio. "Jakitun gara Espainian, ezkerreko zein eskuineko blokean, batasun sentimendua oso indartsua dela", gehitu du.

Venezuelari buruz ere hitz egin du ezker abertzaleko koalizioko kideak. "Harridura" agertu du Caracasen asteburuan atxilotu zituzten bi bilbotarren gaiaren inguruan, eta "gardentasuna" eta "informazioa" eskatu ditu. "Gertatu dena argitzeko ezinbestekoa da informazioa izatea", bere hitzetan.

Herrialde hartan egoera bere onera ekartzeko "lagundu" egin behar dela esan du Matutek, eta zenbaiten adierazpenetan atzeman omen dituen "tik kolonialak soberan" daudela erantsi du. Hala, hauteskundeetako aktak "argitasunez" publikatzea ezinbestekotzat jo du, uste baitu gaur-gaurkoz inork ez dituela mahai gainean jarri "ukaezinak diren emaitzak". 

 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X