Francisco Jose Gan Pampols teniente jenerala izango da Valentziako Gobernuko errekuperaziorako presidenteordea
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak gobernua berritzen jarraitzen du, eta Francisco Jose Gan Pampols Espainiako Lurreko Armadako teniente jenerala aukeratu du susperraldi ekonomiko eta sozialerako presidenteorde kargurako.
Valentziako Gobernuak susperraldi ekonomiko eta sozialerako presidenteordetza sortu du, urriaren 29ko goi-geruzetako depresio isolatuak kaltetutako udalerrietako berreraikuntzari aurre egiteko eta normalizazio ekonomiko eta soziala berrezartzeko.
Presidenteordearen eginkizunen artean egongo da errekuperazio plana diseinatzea eta kaltetutako eremuetako berreraikuntza lanak koordinatzea. Halaber, Valentziako Gobernuko departamentuek berreraikuntzari lotuta egingo duten lana koordinatuko du.
Halaber, hondamendi naturalen aurreko prebentzioa indartzeko plana garatzeko eginkizuna izango du presidenteorde berriak.
Francisco Jose Gan Pampols teniente jeneralak 66 urte ditu eta misioetan parte hartu du Bosnia-Herzegovinan, Kosovon eta Afganistanen. Hala ere, gaur egun erretiratuta dago.
Albiste gehiago politika
Eneko Andueza konbentzituta dago 'Koldo auziak' ez duela PSE-EEn eraginik izango
PSOE eta Nafarroak Alderdi Sozialista astintzen ari den ustezko ustelkeria kasuaren aurrean, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia konbentzituta dago ez duela eraginik izango Euskadiko Alderdi Sozialistan. Halaber, sozialistak kritikatzen ari direnei zuhur jokatzeko gomendioa egin die. Izan ere, horren esanetan, orain fokoa sozialisten gainean badago ere, litekeena da auzia beste alderdi batzuengana ere zabaltzea.
Semper: "EAJ jabetzen hasi da PSOEk halako batean botata utzi egingo duela"
PPren bozeramailearen arabera, "Euskadin etorkizunerako aukera aritmetikoa PSE Bildurekin joatea da, EAJ albo batera utzita".
Lehendakariak baztertu egin du 'Cerdan auzia'k EAJ/PSE-EE gobernuari kalte egingo dionik: "Egonkortasuna zaintzea garrantzitsua da"
"Zorionez, Euskadin bestelako giro politikoa dugu. Ez gaude madrildarren lokaztian", adierazi du lehendakariak 'Cerdan auzia'k Euskadin izan ditzakeen ondorioez galdetuta.
"Sanchezek irmoago, gardenago eta azkarrago jardun behar du"
Lehendakariaren ustez, Espainiako Gobernua "beste fase batean sartu da", azken egunetan ezagutu diren ustezko ustelkeria kasuen ostean. "Egoera oso larria da, eta zapaldu ezin daitekeen ildo etiko bat dago jokoan", gaineratu du Pradalesek.
Imanol Pradales: 'Akordio batzuk zabalagoak izatea gustatuko litzaidake'
Lehendakari izan den lehen urtean zer ez den ondo egin galdetu diotenean, Imanol Pradalesek esan du gustatuko litzaiokeela "akordio batzuk zabalagoak izatea, batez ere aurrekontuen arloan". Gainera, lehendakariak kritikatu du zenbait unetan gobernukideek desadostasun puntuak jendaurrera eramatea. "Aldez aurretik sukaldeko lana eginda saihestu genitzakeen", gaineratu du.

Alzorrizek dimisioa eman du PSNko idazkariorde nagusi gisa, bere bikotekideak Servinabarren lan egin zuela onartu ondoren
Alzorrizek ere dimisioa eman du Nafarroako Parlamentuko PSNren bozeramaile gisa, baina parlamentari bezala jarraituko du. Prentsaurrekoan jakinarazi duenez, bere bikotekideak Belateko tuneletako eraikuntzan parte hartu zuen Servinabar enpresan lan egin du. UCOk adierazi du Cerdan enpresa horren % 45en jabe zela.
Berdintasun ministroak prostituzioa debekatzeko lege proposamena eramango du irailean Ministroen Kontseilura
Ana Redondo ministroaren esanetan, "Espainiako gizartea eraldatuko duen legea izango da", eta "prostituzioa eta matxismoa desagerrarazteko bide horretan" lagunduko du.
EAJk eta EH Bilduk ustelkeriaren aurka irmotasun handiagoz jardutea eta itunak betetzea eskatu diote Sanchezi
Bi euskal alderdiak Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu dira asteazken honetan, Moncloan, 'Cerdan auzia'k irekitako krisiaren harira. Biek ala biek erregenerazio demokratikoa eta erantzukizuna eskatu diote Sanchezi, baina ñabardura ezberdinak izan dituzte, tonuari eta eskakizunei dagokienez.
Chivitek dio ez duela Cerdanen eta Servinabarren loturaren berririk eta PSNren kontuen auditoria iragarri du
Horrez gainera, “politikari eta pertsona gisa traizionatua” sentitzen dela esan du Nafarroako Gobernuko presidenteak.