Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzea eta ez eraistea gaitzetsi dute elkarte memorialistek
Memoria historikoaren aldeko eta frankismoaren biktimen senideen aldeko Nafarroako elkarteak Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko akordio politikoaren aurka agertu dira, izan ere, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko 30 taldek azken urteotan eskatu bezala.
Haien ustez, "monumentua ez eraisteak hautsi egiten ditu orain arte bultzatutako politika publikoak, eraikinaren existentziak berak sinbolizatzen baitu frankismoaren zigorgabetasuna".
Radio Euskadin egindako adierazpenetan azaldu dutenez, berriz biktimizatzen dituen erabaki bat da eta traizionatuta sentitzen dira. Elkarte horiek diotenez, interpretazio- eta memoria-zentroak biktimekin lotutako lekuetan egin behar dira, eta ez borreroaren zigorgabetasun-sinboloetan. Erabaki horrek orain arte erakundeekin batera sustatutako memoria-lekuen politikak hausten dituela salatu dute.
Erorien Monumentuari, erabilera berria: kupula estali eta memoria zentroa sortu
Joan den otsailean abiatu zuen Iruñeko Udalak prozesua, eraikinaren etorkizunaz erabakitzeko. Azkenean, hainbat hilabetean negoziazioak egin ondoren, EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik monumentuari beste esanahi eta erabilera bat ematea adostu dute. Espainiako Gerra Zibilean Frankismoaren alde borrokatuz hil ziren nafarren oroimenez 1941ean eraikitako monumentu bat da. Maravillas Lamberto Interpretazio Zentroa izango da etorkizunean.
Gauzak horrela, ez dute eraikin osoa eraitsiko. Esanahia aldatu, eta askatasunaren eta demokraziaren aldeko espazio bihurtuko dute; frankismoaren krimenak eta biktimak oroitzeko gunea izatea nahi dute.
Eraikinaren "ikur eta elementu frankista guztiak" eraitsi, eta "faxismoaren aurkako eta memoria demokratikoaren aldeko" zentro bat abian jartzea da adostu dutena.
Besteak beste, kupula sinbolikoa estali egingo da eta Emilio Mola eta Jose Sanjurjo jeneral kolpisten hilotzak hartu zituzten kriptak kendu egingo dira.
Talde politikoen erreakzioak
Ramon Alzorriz PSNren eledunak "memoria historikoaren aldeko" eta "faxismoaren kontrako akordio historikoa" dela esan du, hainbat hamarkadatan "ez atzera ez aurrera" egon den "arazo" bati konponbidea ematera datorrena.
Bide beretik hitz egin du EH Bilduko Miren Zabaletak ere. Azaldu duenez, etorkizuneko Maravillas Lamberto Interpretazio zentroak funtzio bikoitza izango du: "faxismoa salatzea" eta "memoria demokratikoa sustatzea".
Azkenik, Pablo Azkona Geroa Bairen bozeramaileak esan duenez, "gai oso konplexu" baten gaineko "gutxieneko akordioa" da, eta erantsi du balio demokratikoan sakontzeko baliagarria izango dela.
UPNk, bere aldetik, akordioa "onartezina, iluna eta sektarioa" dela adierazi du. "Eraikin horretan EH Bildu buru duen bizikidetzarako eta bakerako ingurune bat proiektatzea lotsagarria da, gure lurraldeko faxismo berrienaren oinordekoak baitira", adierazi du. Halaber, gaineratu du "abertzaleei interesatzen zaiela memoria frankista ikusaraztea, guk beti gaitzetsi duguna, ETAren terrorismoaren memoria ezkutatzen saiatzeko, gaitzetsi gabe jarraitzen baitute".
Zure interesekoa izan daiteke
Feijook eta Mazonek elkarrizketa bat izango dute gaur "Valentziako testuinguru politikoa aztertzeko"
Presidentearen balizko irteerak mugimenduak eragin ditu Valentziako PPren barruan, eta badirudi Vicente Mompo dela Mazon ordezkatzeko "adostasuna" eskuratu duen hautagaia.
Estatuko fiskal nagusia akusatuen aulkian eseriko da astelehen honetatik aurrera
Mezu elektroniko baten filtrazioak irudi historikoa eskainiko du, Estatuko fiskal nagusi bat lehen aldiz eseriko baita akusatuen aulkian.
Etxebizitza, Donostiako alkatearen lehentasunetako bat gazteek hiritik joan behar ez izateko
EITBk Jon Insausti Maisterrena elkarrizketatu du, Donostiako aginte makila hartu ostean. Legealdi honetako erronka nagusiak izan ditu hizpide solasaldian: etxebizitza, segurtasuna eta turismo jasangarria, besteak beste. Horrez gain, izendapenaren berri nola izan zuen esan digu.
Maribel Vilaplanak lekuko gisa deklaratuko du astelehen honetan, sendagiria jaso ostean
Bitartean, gero eta jende gehiago hitz egiten ari da Mazonen balizko dimisio bati buruz eta Vicente Mompo haren ordezko gisa aukeratzeari buruz.
Valentziako PPk Vicente Mompo babestu du Mazonen ordezko gisa
Valentziako PPko buruzagiek Diputazioko presidentea aukeratu dute Generalitateko presidente izateko, Carlos Mazonen balizko dimisioaren aurrean eta hurrengo hauteskundeetarako hautagai gisa.
EAJk etxebizitza, segurtasun eta osasun arloetako aurrekontu igoera txalotu, eta EH Bilduk negoziatzeko borondate falta kritikatu du
PSE-EEk osasuna eta hezkuntza "aseta" daudela defendatu du, eta PPk zergen igoera salatu du.
Nafarroako PPk osoko zuzenketa aurkeztuko dio Chiviteren Gobernuko aurrekontu proiektuari
Popularrek adierazi dute ez dituztela "ustelkeriaz jositako" Gobernu baten aurrekontuak onartuko, eta sozialisten eta EH Bilduren arteko harremana kritikatu dute.
Aske geratu dira Iruñean izandako istiluengatik atxilotutako bi lagunak
Vito Quiles ultraeskuindarrak Nafarroako Unibertsitateko campusean egin behar zuen ekitaldi politikoaren aurkako protestan atxilotu zituzten.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan oposizioan dauden taldeekin 2026rako asmoak negoziatzen hasi da Foru Aldundia
EH Bildu, PP eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak hartu dituzte ostiral honetan, aurrekontu proiektua azaldu eta horien iritziak jasotzeko. Lehen hartu-emana baino ez da izan, baina ezezko borobilik ez dute jaso.
Bizkaiak 1.716 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2026rako, eta erdia gastu sozialera bideratuko du
Aurrekontu proiektua ia % 4 handitu da. Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak adierazi duenez, proiektuak "inbertsio orekatuak ditu eskualde guztietan".