TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: 'Koldo auzia', elikagaien bilketa handia eta Gabonetako argiak piztuko dituzte Gasteizen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Victor de Aldama enpresaria, espetxetik atera berritan
Victor de Aldama enpresaria, espetxetik atera berritan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- 'Koldo auzia': Victor de Aldama enpresariak, "Koldo auzia" delakoaren ustezko buruak, epailearen aurrean adierazi duenez, PSOEren Antolakuntza idazkariak, Santos Cerdanek, 15.000 euro zekartzan gutun-azal bat jaso zuen, orduko Garraio ministro Jose Luis Abalosi 250.000 euro eman zizkion, eta azken horren aholkulari izandako Koldo Garciari 100.000 euro. Komisioak ordaindu zituela deklaratu ostean, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Victor de Aldama enpresaburua aske uztea erabaki du. Pedro Sanchezek asmakeriatzat jo ditu Aldamak esandakoak, eta frogak dituela erantzun dio enpresariak. 

- Elikagaien Bilketa Handia: Elikagai bankuen bilketa kanpaina handia asteburu honetan egingo da, azaroaren 22an eta 23an. Laguntzeko hainbat modu daude: atxikitako supermerkatuetan elikagaiak eta produktuak emanda, ekarpen ekonomikoa eginda, eta boluntario gisa parte hartuta. Zer elikagai eman daitezke? Oinarrizko elikagaiak (esnea, olioa, pasta, arroza edo lekaleak), kontserba latak, edo haur txikientzako elikagaiak (esnea edo potitoak).

- Gabonetako argiak Gasteizen: Eguberrietako argiak piztuko dituzte Gasteizko Plaza Berrian, 18:00etatik aurrera. Ekitaldian izango dira Maider Etxeberria alkatea ez ezik, Zuzenak saskibaloi taldeko jokalariak eta Agurtzane Eguiluz, Naiara Rodríguez eta Laura Ugarte kirolari paralinpiko arabarrak. Halaber, Donostiako Udalak Gabonetako kanpaina aurkeztuko du 11:00etan udaletxean. 

Zure interesekoa izan daiteke

SEVILLA,05/07/2026.- El líder del PP-A, Juanma Moreno, pronuncia la fórmula de juramento de su cargo para tomar posesión por tercera vez como presidente de la Junta en el Palacio de San Telmo, sede de la Presidencia de la comunidad, este domingo, en Sevilla. EFE/Julio Muñoz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juanma Morenok Andaluziako presidente kargua hartu du hirugarrenez

Juanma Moreno Andaluziako Alderdi Popularreko buruak hirugarrenez hartu du Juntako presidente kargua. San Telmo Jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan da Manuel Gavira presidenteordea, Voxen Andaluziako burua. Karguaren zina egin ostean Andaluziako presidentea "harro" agertu da. Aipamena egin die Andaluzian jaio zirenei eta baita "gaur egun kanpotik etorri eta berea den lurrarekin konpromisoa hartu dutenei" ere. Voxekin koalizioan abiatu duen legealdia "emankorra" eta "luzea" izatea espero duela gaineratu du.

VITORIA, 02/07/2026.- La alcaldesa de Vitoria, la socialista Maider Etxebarria, este jueves durante el pleno de debate general de política municipal. El Ayuntamiento de Vitoria está ultimando la ordenanza que permitirá la habilitación de viviendas en locales situados a pie de calle, que tendrán precios topados y que deberán destinarse a domicilios habituales y permanentes con la prohibición de otros usos para evitar la especulación. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin

Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X