AURREKONTUAK 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk bere proposamen nagusiei eutsiko die aurrekontuen negoziazioan, baina ''irekita'' dagoela dio

18:00 - 20:00
EH Bilduk bere proposamen nagusiei eutsiko die aurrekontuen negoziazioan, baina ''irekita'' dagoela dio
Etxebizitza politika aldatzea eta lanbide arteko gutxieneko soldata propioa ezartzeko akordio politikoa jarri ditu erdigunean Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko eledunak. Gaur dute bigarren bilera Eusko Jaurlaritzarekin, datorren urteko kontuak negoziatzeko. Diskrezioa eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arana zentroak 200 plaza izango ditu gehienez, eta gasteiztarrekin partekatuko ditu instalazioak

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak iragarri duenez, Ministerioak Udalak proposatutako hainbat hobekuntza-neurri onartu ditu, eta, horri esker, "Arana zentroa hiriaren errealitatera eta beharretara egokitu ahal izango da, eta, aldi berean, errefuxiatuei arreta hobea ematen zaiela bermatuko da". Erabakia ez dute ondo hartu ez Sumarrek ez EH Bilduk. EAJk, bere aldetik, bereari eutsi dio, eta zentroaren eredua bera dela eta ez zaiola gustatzen berretsi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X