Ubarretxenak Euskadiren erabakitzeko ahalmena zabaltzearen garrantzia azpimarratu du
Astelehen honetatik aurrera Eusko Jaurlaritzaren esku egongo dira Gernikako Estatutuak jasotzen dituen eskumenetatik eskualdatzeko daudenetako bi: Kostaren Ordenazioa eta Kudeaketa eta Zinematografia Babesteko Funtsa. Maria Ubarretxena Jaurlaritzaren bozeramaile eta Autogobernu sailburuak eta Angel Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministroak egikarituko dute trasferentzia hori, esan bezala, astelehenean.
Sinadura horren bezperan, Radio Euskadin egon da Ubarretxena, eta bertan nabarmendu duenez, Kostaren Ordenazioa eta Kudeaketaren eskualdatzeak "erabakitzeko gaitasuna" ekarriko dio Euskadiri, "besteak beste denboraleek itsasertzean sortzen dituzten kalteak Madrilgo baimenik gabe kopondu ahal izateko", baina baita, esaterako, "Getariako kostaldean dugun atun gorriaren proiektua bezalako proiektu garrantzitsuak erabakitzeko". Transferentzia horrek euskal erakundeei ingurumen-kudeaketan ere emango die erabakimena; izan ere, sailburuaren hitzetan, "itsasorantz ere eremu babestuak zabaltzeko aukera izango dugu", eta, beraz, baita itsas fauna kudeatzeko eta babesteko ere.
Ikus-entzunezkoen arloko eskumenari dagokionez, transferentziak, Ubarretxenaren arabera, "euskaraz egin behar ditugun edukiei dagokienez erabakitzeko ahalmen handiagoa" emango du, eta, horrez gain, ikus-entzunezko enpresek egin behar duten ekarpena, "etxe honek, EITBk, egin behar dutena, adibidez", bildu eta banatzeaz arduratzeko gaitasuna emango du, gero bildutakoa "gure idiosinkrasiaren arabera eta euskal kulturaren arabera" banatu ahal izateko.
Eguerdian bilduko da transferentzien batzorde mistoa, horren esanetan, baina horren aurretik, 10:30ean, beste bilera bat izango da, hain zuzen ere, trasferentzien negoziazioak bizkortzeko azpibatzordearena, lau eskumenetan zentratuko dena: Itsas Salbamendua, Meteorologia, Bizkaiko Makineriaren Zentroa eta, "batez ere, atzerritarrei lan egiteko lan-baimenak hemen eman ahal izatea ahalbidetuko lukeena".
Ubarretxenak aurreratu duenez, Immigrazio Ministerioko Estatu idazkaria joango da bilerara, eta bertan "eskualdaketa horretan aurrera egiten" saiatuko dira, Jaurlaritzarentzat "oso gai garrantzitsua" baita. "Aste honetan guztian aritu gara horretan lanean, migrazioaren arazoari aurre egiteko ditugun beste neurri batzuk alde batera utzita, pertsona horiek lurraldean integratzea nahi dugulako, eta, horretarako, erantzun estrukturala eman nahi dugu, modu serio eta integral batean, eta baimen horiek elementu garrantzitsuak dira migrazioaren kudeaketaren esparru integralean".
Ubarretxenaren hitzetan, aipatutako lau eskumenak eskualdatzeko konpromisoa dago, baina, azaldu duenez, "eskualdatzeak ez dira lan erraza, negoziazio taldeek puntu, koma eta hitz guztiak adostu behar baitituzte; juridikoki ere lan oso garrantzitsua egin behar da, testuak oso ondo itxita gelditu daitezen".
Era berean, 2025ean gainerako eskumenen transferentziak gauzatzeko konpromisoa argi dagoela eta egutegia mahai gainean dagoela esan du. Hala ere, diskrezioz jardun behar dela nabarmendu du, "negoziazio hauetan funtsezkoa baita", eta ez du horretan gehiago sakondu nahi izan.
Migrazioaren arloko proposamena
Ubarretxenak adierazi du bertatik bertara jarraitu ahal izan zuela Santanderren adingabe migratzaileak erkidegoen artean banatzeko moduaren ingurua eztabaidatzeko presidente autonomikoen arteko bilera, eta gogorarazi du Imanol Pradales lehendakariak "aurretiko sukaldeko lanik eza" azpimarratu zuela mahai hartan. "Lan hori Euskadik egina zuen Kanarietako presidentearekin, lan horren emaitza izan zen proposamen zehatz bat jarri zuen mahai gainean". Haren gaineko eztabaida sakonagoa edo, zergatik ez, bozketa bat egin ahal izatea faltan bota zutela aitortu du.
Ubarretxenak onartu du badutela, hala ere, proposamenak aurrera egiteko "itxaropen izpi bat"; izan ere, "zenbait erkidegok begi onez ikusi zuten testua", eta "alderdi politiko desberdinek gobernatzen dituzten erkidegoak" dira gainera.
"Espero dezagun akordio bat egotea; proposamen posibilista bat da, eta bidea ematen du urratsak egiteko atzerritarrei buruzko legearen 35. artikulua aldatu beharrik gabe; aurrerapauso handia litzateke", azaldu du.
Dokumentazioaren zain
Santanderreko presidenteen bileran, Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri zuen urtarrilean Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluaren bilera deituko zuela, PSOEk eta ERCk erkidegoen zorra barkatzeko akordioaren inguruan eztabaidatzeko.
Gai horren inguruan Ubarretxenak esan duenez, ez dute informazio gehiago, eta dokumentazioaren zain daude, Kontzertu Ekonomikoaren esparruan Euskadiren finantzaketan nola eragin dezakeen ikusi ahal izateko. "Dokumentazioa izan arte, ezin izango dugu gure balorazioa egin edo gure eskaera zein izango den zehaztu", erantsi du.
Aurrekontu pluralak
Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, "oso berri ona" da Euskadik "mahai gainean dituen beharrei eta erronkei aurre egiteko aurrekontu pluralak" izango dituela.
Azpimarratu duenez, Gobernuak negoziazioa egin nahi izan du, eta nahiz eta gainerako alderdien babesik ez duten izango, gainerako alderdi politikoekin izandako "entzuketa aktibo" horren ondorioz, "aurrekontua aberastu egin da", eta, beraz, "Euskadi pluralak aurrekontu pluralak izango ditu".
Zure interesekoa izan daiteke
Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
Andueza "espainolistatzat" jo du Arrizabalagak, Pasaiako portuaren aferagatik EAJk eta PSEk duten sesioan
PSE-EEko idazkari nagusiak joan zen ostiralean adierazi zuenez, "EAJk Pasaiako portua lehiaketako elitetik atera nahi du, hiruzpalau maila azpitik joka dezan".
San Sebastian egunean ETAko bi preso ohiri egindako "ongietorria" salatu du Covitek
Terrorismoaren biktimen elkartearen arabera, 2022tik izan den lehen ongietorri publikoa da.
Sanchezek nabarmendu du "pentsioak bai ala bai igoko" direla, "PPren babesarekin edo babesik gabe"
Exekutiboak gaur arratsaldean ekingo die berriro talde parlamentarioekin elkarrizketei, Kongresuak 'omnibus dekretua' bertan behera utzi eta egun batzuetara.
GKSk milaka gazte mobilizatu ditu Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka"
"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" lelopean manifestazio jendetsuak egin dira bi hiriburuetan. Dozenaka bandera gorri eraman dituzte bertaratuek eta faxismoaren zein inperialismoaren kontrako oihuak bota dituzte.
EAJk liskarretik at dagoen euskal politika defendatu du, Anduezak Pasaiako Portuari buruz egindako adierazpenen ostean
Datozen hauteskundeen atarian PSE-EE urduri egon daitekeela uste du Joseba Diez Antxustegik, EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, eta azpimarratu du jeltzaleek ez dutela liskar politikotik sustatuko euskal politikan.
EAJk eta EH Bilduk ikuspuntu kontrajarriak dituzte iraungitako txertoen inguruan
Zer gertatu den eta zer egin behar den argitu ostean kaltetuekin hitz egin dutela esan du Joseba Diez Antxustegik, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak. EH Bilduk horren berri jakitera eman izan ez balu, paziente horiek berriro txertatuko ote lituzketen galdetu du Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren mamia ikertzeko eskatu eta hortik "desbideratzeko ahaleginak" salatu ditu
Arantza Baigorri EH Bilduren Zaldibarko alkate ohia ikerketapean dagoela jakin ostean, oharra atera du herritarren plataformak. Horren ustez, alkate izandakoak edo horren alderdiak azalpenak eman beharko dituzte, baina lehentasuna da luizia eta bi langileren heriotza eragin zuten faktoreak ikertzea.
Andueza: "EAJk Pasaiako portua elitetik atera eta mailaz jaitsi nahi du"
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du portuen eta aireportuen titulartasuna Estatuarena dela, baita Gizarte Segurantza ere. Anduezak azpimarratu du "eragin negatiboa" izango lukeela Pasaiako portuak interes orokorreko portutzat izateari uzteak.
EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.