DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Migrazio protokolo berriak eskatu ditu EAJk eta Sanchezek erantzun dio arazoa PP eta Voxen gobernuak direla

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailearen arabera, migrazio fluxuak egiturazko arazo bihurtu dira eta araudiak eta protokoloak aldatzea beharrezkoa da. Sanchezek, bere aldetik, azken sei urteetan bere gobernuak egin duen migrazio politika "sendoa" defendatu du.
Kontrol saioa Diputatuen Kongresuan
Kontrol saioa Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

"Egiturazkoak" diren migrazio fluxuei aurre egiteko araudiak aldatzeko eta protokolo berriak onartzeko eskatu dio Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Espainiako Gobernuari.

Diputatuen Kongresuko kontrol saioan, Aitor Esteban diputatu jeltzaleak migrazioaren erronkari nola aurre egingo dion galdetu dio Espainiako gobernuburuari, eta Pedro Sanchezek azken sei urteetan bere gobernuak egin duen migrazio politika "sendoa" defendatu du. Horren esanetan, migrazioaren auzian arazoa PP eta Voxen gobernu autonomikoak dira.

EAJren diputatuaren arabera, migrazio fluxuak egiturazko arazo bihurtu dira eta araudiak aldatzea eta protokolo berriak onartzea beharrezkoa da.

Bestalde, diputatu jeltzalea pozik mintzatu da Eusko Jaurlaritzak aste batzuk barru atzerritarrei lan-baimenak emateko eskumena bereganatuko duelako. Hala ere, adin txikiko migratzaileen gaiaren inguruan erabakiak hartu behar direla nabarmendu du.

Estebanen hitzetan, Estatuak kontrolatzen ditu mugak, eta, hortaz, adin txikikoek muga zeharkatzen dutenean Estatua bera da pertsona horien tutorea, ardura autonomia erkidegoen gain utzi aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X