EH Bildu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusi izendatu dute, botoen % 94,44 jasota

'Zutunik' lelopean EH Bilduren III. Kongresua egin dute Iruñeko Baluarte jauregian.
Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
''Hau gure DNA politikoan geratzen da: lehenengo aberria eta gero alderdia''

EH Bilduren III. Kongresuak alderdiaren Mahai Politiko berria aukeratu du. Arnaldo Otegi aukeratu dute idazkari nagusi, % 94,44ko babesarekin. Boto-emaileen % 2,57k aurka bozkatu dute, eta botoen % 2,99 boto zuriak izan dira.

Iruñeko Baluarte Auditorioan ari dira Kongresua egiten asteburu honetan, eta hiru ebazpen onartu dituzte: "estrategia nazional berri bat garatzeko", beste indar batzuekin "hauteskunde zerrenda bateratuak" aurkezteko eta "gobernantzaren demokrazian eta botere politikoan" oinarritutakoa, hirugarrena.

EH Bilduren buru izendatu ostean egindako hitzartzean, Otegik defendatu du "mundu ordena justua" egon dadin, beharrezkoa dela "herri guztien subiranotasuna eta autodeterminazio eskubidea errespetatzea, aberastasuna modu ekitatiboan banatzea eta herri guztientzako bakea bermatzea".

"Gure herriak bere autogobernuaren oinarrizko kanpalekua gailurretik ahalik eta gertuenera igo behar du", aldarrikatu du Otegik, eta "hori da datozen hilabete eta urteetan garatu beharreko zereginetako bat", adierazi du.

"Hauteskunde jakin batzuetarako" eskaintza

EH Bilduko idazkari nagusiak eskaintza bat helarazi die beste alderdi politikoei "hauteskunde jakin batzuei beste esanahi bat emateko", "abertzaleei eta ezker konfederalei irekitako zerrenda bateratuak artikulatuz". "Ezkerrak eta eskuinak ezin dute boterearen kudeaketa eredu antzekoa izan. Ezker independentista, ezker subiranista, eredu izan behar da, eta hala da kasu askotan, boterearen erabilera modu herrikoi eta demokratikoan ulertzeko moduan". Koalizioa, horren hitzetan, "ez dago gutxiengo sutsuak egituratzeko, herriaren gehiengo demokratikoak baizik".

"Egiten ari garen bideaz, eraikitzen ari garen fronte zabalaz harro gaude, eta harro egoteko arrazoi asko ditugu", nabarmendu du Otegik. "Esparru politiko honetan termino politikoetan eztabaidatzen da" eta "ez nork betetzen duen zein postu, eta hori pribilegio bat da gaur egun".

Bestalde, kongresu honetan "neoliberalismoaren aurkako terminoetan eztabaida koherentea" egin dela ere esan nabarmendu du.

"Ezkerra eta eskuina ez direla existitzen diotenen tesia" arbuiatu du Otegik. "Eskuindarren eta ezkertiarren arteko ezberdintasun nagusia da guk oinarrizko eskubideak ikusten ditugun espazioetan (hezkuntza, osasuna, etxebizitza, etab.) eskuindarrek negozioa egiteko espazioak baino ez dituztela ikusten", azaldu du.

Francoren heriotzaren 50. urteurrena

Buruzagi independentistak gogorarazi du EH Bilduren III. Kongresuak bat egiten duela denboran "Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrenarekin". Horren harira, ohartarazi du Francoren heriotzak ez zuela Espainiako Estatutik "frankismoa desagertzea" ekarri, "trantsizio eredugarria deitu zen hori lotuta eta ondo lotuta utzi zuen diktadore hark frankismoaren kultura eta esparru mentalak indar polizialetan, armadan, epaileengan, prentsan eta abarretan txertatuta utzi baitzituen". "Oraindik askatzeke dago diktadore horrek Espainiako Estatuan lotuta utzi zuena. Espainiako Estatua, Espainia deitzen duten hori, autodeterminazio askerako eskubidea duten estaturik gabeko nazioak dituen nazio anitzeko estatua dela ulertzetik hasita", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X