Oscar Puente galdekatuko du berriro Senatuak, 'Koldo auzia' ikertzen ari den batzordean
'Koldo auzia' argitzeko Senatuan martxan den ikerketa batzordeak Oscar Puente Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren ministroa galdekatuko berriro du datorren ostegunean. Buruzagi sozialistak bigarren aldiz emango ditu azalpenak batzorde horretan. Aurrenekoz hitz egin zuenean ziurtatu zuen inoiz ez zuela hartu-emanik izan Victor Aldama auziko usteko arduradunarekin.
Berak zuzentzen duen ministerioaren barruan egindako ikuskapenei buruz galdetuta, Puentek azaldu zuen orduan sail horretako idazkariorde zen Jesus Manuel Gomezen ekimenez jarri zela abian kontu-ikuskapena, eta emaitzen berri izan ondoren, kargutik kendu zutela. Ukatu egin zuen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eman zuela auditoretza egiteko agindua.
Asteazkenean, berriz, Joseba Garciak emango ditu azalpenak Senatuan, Koldo Garciaren anaiak. Guardia Zibilaren txosten baten arabera, Jose Luis Abalosen ministro ohiaren bikotekide izandakoak enpresa publiko batean egindako lanen parteak betetzea zen bere egitekoa.
Orain gutxi, lekuko batek Auzitegi Gorenean deklaratu zuen 20.000 dolar eman zizkiola esku-dirutan Joseba Garciari Dominikar Errepublikan, Aldamaren aginduz.
Auzia lehertu zenetik, Koldo Garciaren anaiak defendatu du bere ondare guztia Ogasunean aitortuta duela eta ez duela inoiz ezer ezkutatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zaldibar Argitu plataformak auziaren mamia ikertzeko dei egin du eta hortik "desbideratzeko ahaleginak" salatu ditu
Arantxa Baigorri EH Bilduren Zaldibarko alkate ohia ikerketapean dagoela jakin ostean oharra atera du herritarren plataformak. Uste du alkate izandakoak edo horren alderdiak azalpenak eman beharko dituztela, baina nabarmendu du lehentasuna dela luizia eta bi langileren heriotza ekarri zuten faktoreak ikertzea.
Andueza: "EAJk Pasaiako portua elitetik atera eta mailaz jaitsi nahi du"
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du portuen eta aireportuen titulartasuna Estatuarena dela, baita Gizarte Segurantza ere. Anduezak azpimarratu du "eragin negatiboa" izango lukeela Pasaiako portuak interes orokorreko portutzat izateari uzteak.
EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.
Sumarrek irmo gaitzetsi du Bizkaiko lau eskola publiko fusionatzeko Hezkuntza sailak hartutako erabakia
Alba Garcia Euskadiko Sumarren buruak esan du Jaurlaritza demografiaren beherakadaren aitzakia ari dela erabiltzen zentro publikoak ixteko.
GKSko bi kide Iruñeko Erorien Monumentutik zintzilikatu dira eta eraisteko eskatu dute
GKSk ohar batean azaldu duenez, "Erorien Monumentua frankismoan hainbeste langile hil zituzten faxistak omentzeko eraiki zuten". "Horregatik, eraistea defendatzen dugu", adierazi dute.
Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"
Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen".
'Herritu' ekimena aurkeztu die Gure Eskuk gizarte eragileei
Euskal komunitatea sendotzeko beste jauzi bat emateko sortu zen udazkenean 'Herritu' dinamika, eta atxikimendu gehiago eskuratzeko lanean jarraitzen du Gure Eskuk. Gaur Euskal Herriko hainbat gizarte eragileren aurrean egin dute aurkezpena, Bilbon. "Norberaren euskal herritartasuna adierazteko tresna bat da eta euskal komunitatea trinkotzea du helburu", esan du Gure Eskuk.
"Mina minaren gainean" eragitea egotzi dio Rosa Zarraren familiak Atutxari
Joan den asteburuan ETBn egindako elkarrizketan, Barne sailburu izandakoak esan zuen Zarraren familiari barkarmena eskatzeko arazorik ez zuela, baina zehaztu zuen ETAk hildako 15 ertzaintzen familiek ere zerbait entzun nahiko luketela. "Gauza asko sartu beharko genituzke pakete horretan", adierazi zuen.
Otegik dio sailburuarekin baieztatu ondoren zabaldu zutela txertoen gaineko informazioa
EH Bildu arduraz aritu dela afera honetan jakinarazi du Arnaldo Otegik, haurrei eragiten dien arazoa delako. Sailburuarekin hitz egin ondoren errejistratu zituztela galderak Legebiltzarrean azaldu du.
Amaia Agirre, Getxoko alkatea: "Oposizioak dimititu dezadan eskatzen duelako ez dut dimitituko"
Oposizioko hiru taldeek (PP, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos) talde moreak aurkeztutako premiazko mozio bat onartu dute, EAJko alkatearen kargugabetzea eskatzeko, Irurak Bat jauregiaren eraisketari lotuta egindako kudeaketagatik.