Espainiako gobernuburuaren anaia epaituko dute, prebarikazioa eta influentzia-trafikoa egotzita
Badajozeko epaileak David Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaia prebarikazioa eta influentzia-trafikoa egotzita epaiketara bidaltzea erabaki du, auzipetzearen aurkako helegitea atzera bota ostean.
Beatriz Biedmak Sanchezen anaia eta beste hamar pertsona auzipetzeko ebazpena eman zuen apirilaren 28an, tartean Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioko presidentea. Orain, guztiei ahozko epaiketa zabaltzea erabaki du.
Epailearen ebazpen berria Gallardok Extremadurako Parlamentuan sartzeko lehen izapideak abiatu ondoren iritsi da, eta, ondorioz, forudun bihurtuko da, eta Extremadurako Justizia Auzitegi Nagusiak epaitu beharko luke.
Gaur emandako ebazpenarekin batera, beste erabaki batzuk hartu ditu epaileak, akusatuek auzipetzearen aurka aurkeztutako helegiteak atzera botatzeko. Hala ere, Lurralde-auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkezteko bidea geratzen zaie akusatuei.
Epaileak auzipetze ebazpenean azaltzen duenez, Kontserbatorioetako Jardueren koordinatzaile lanpostua "berarentzat sortua" zela "aldez aurretik jakinda", deialdira aurkeztu zen David Sanchez, "eta elkarrizketa egin zuen prozeduraren legezkotasun formala simulatzeko, prozeduraren onuradun nagusia izanik".
Epailearen ustez, David Sanchezen inguruko "pertsona batek edo batzuek eskatuta" sortu zuten lanpostua, "une horretan lan egonkorrik ez zuelako".
Gainera, lanpostu hori sortzea Gallardok eta Cristina Nuñez orduko Kultura diputatuak eta Elisa Moriano Kultura Arloko zuzendariak erabaki zuten, eta David Sanchezek betetzea zuen "helburu".
Herri-akusazioak (Manos Limpias, Hazte Oir, PP, Iustitia Europa, Abogados Cristianos eta Liberum) hiru urteko kartzela-zigorra eskatu du David Sanchezentzat eta Gallardorentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.