Gasteizek urtero 12,5 milioi jasoko ditu hiriburutza kanon gisa, % 25 gehiago
Eusko Jaurlaritzak 12,5 milioi eurora igoko du hiriburutza kanon bezala Gasteizek urtero jasoko duen diru kopurua. Gaur egun 10 milioiko diru-sarrera du Arabako hiriburuak.
Imanol Pradales lehendakariak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateak agerraldi bateratua egin dute gaur, 2017tik aldaketarik gabe mantentzen zen kanon hori berritzeko bi erakundeen arteko akordioaren berri emateko.
Hain zuzen ere, ostiralean 45 urte beteko dira Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) erakundeen egoitza izendatu zuen legea onartu zenetik.
Urteurren hori dela eta, kanon hori eguneratzea komeni ote zen eztabaidatu da. Gasteizko Udalak duela urtebete onartu zuen mozio bat figura hori eguneratzeko eskatuz.
Ostegun honetan bertan, Eusko Legebiltzarrak ekimen bat onartu du, EH Bilduren (Legebiltzarreko bigarren indarra) kontrako botoarekin eta Sumarren abstentzioarekin. Ekimen horretan, 2025-2028 eperako kanon hori "lehenbailehen" eguneratzeko eskatu diote gainerako talde politikoek Eusko Jaurlaritzari.
% 25eko igoera
Kanon hori 2012an sortu zen, eta 4,4 milioi euroko ekarpenarekin, baina hilabete batzuk geroago kopuru hori 5 milioira igo zen. 2017an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak 10 milioiko partida, eta orain arte ez da aldaketarik izan. Gaur % 25 igotzea adostu dute erakundeek.
Lehendakariak azaldu duenez, datozen lau urteetan Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro emango dizkio Gasteizi, kanonak "hirian begi-bistako eragina" izan dezan.
Arabako hiriburuko alkatea pozik agertu da akordio horrekin, erakundeen arteko harremanek izan behar dutenaren adibide gisa jarri baitu, eta ostiralean legea onartu zenetik 45 urte beteko direla ospatzeko egingo diren ekitaldiei "amaiera ezin hobea" ematen diela gaineratu du.
Gasteiz EAEko hiriburu ofizial gisa definitzeko legea erreformatzea komeni ote den galdetuta, Pradalesek esan du "ez duela eztabaidarik onartzen Gasteiz Euskadiko hiriburua dela", eta kanon hori berritzea horren froga "nabarmena" dela.
Bestalde, alkateak berretsi du Gasteiz dela "de facto" hiriburua, eta eztabaida hori atzean utzi behar dela.
Gasteizko PPren ahotan, bi agintariek iragarritako hiriburutza kanona "ez da nahikoa, urtean 20 milioira iritsi beharko litzatekeelako".
Ohar batean, Iñaki Garcia Calvo Gasteizko PPko zinegotzi eta bozeramaileak adierazi duenez, "euskal ogasunen diru-bilketa ia 600 milioi euro hazi da", baina alkate sozialistak "hiriburutza kanona izoztuta 10 urte igaro eta gero, 2,5 milioi igotzea besterik ez du lortu".
"EAJk eta PSOEk adostu duten zenbatekoak ez du inolako anbiziorik, eta Gasteizek Euskadiko hiriburu gisa merezi duenetik oso urrun geratzen da", berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.