ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera utzi dute Lur Jareetako Osoko Bilkura, Urizaharrako alkatea hil ostean

Juan Jose Betolaza ostiralean hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz. Hiru legegintzalditan izan zen alkate, AMI talde independentearen eskutik.

Arabako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Mahaiak eta Batzordeak erabakita, bertan behera geratu da bihar Urizaharran egitekoa zen Lur Jareetako Osoko Bilkura, udalerriko alkatea ostiral honetan hil ostean.

Batzar nagusiek atsekabea eta maitasuna helarazi dizkiete agintariaren familiari eta gertuko guztiei gaur goizean egindako bozeramaileen batzordearen ezohiko bileran.

Gainera, minutuko isilunea egingo dute Batzar Nagusiek egingo duten hurrengo osoko bilkuran.

Juan Jose Betolaza Urizaharrako (Araba) alkatea hil zen atzo, ostirala, 52 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.

Igande honetan Arabako Batzar Nagusien Lur Jareetako Osoko Bilkura Urizaharran egiteko ordu batzuk besterik ez zirenean falta zendu zen alkatea. Maiatzaren azkeneko igandean egiten da osoko bilkura hori, XV. mendean hasitako tradizioak agintzen duenez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X