Kanarietara iritsitako adingabeen ardura hartu ezean Espainiako Gobernua zigortuko duela adierazi du Gorenak
Auzitegi Gorenak Espainiako Gobernuari agindu dio Kanaria Uharteetara bakarrik iritsi diren milatik gora adin txikiko migratzaileen ardura "lehenbailehen" har dezala. Nabarmendu du neurria bete ezean, eta entzungor egiten jarraitzen badu, isunak ere ezarri diezazkiokeela.
Martxo amaieran egin zion Gorenak Sanchezen Gobernuari lehen ohartarazpena, gogorarazteko hil hasierako —hau da, Kanarietako 1.000 adingabe migratzaileren ardura hartzeko— agindua ez zela betetzen ari.
Orain, auto baten bidez, Espainiako Gobernuari gogora ekarri dio denbora tarte honetan ez duela neurririk hartu, eta, hortaz ez duela martxoan adostutakoa bete. Gauzak horrela, ultimatuma eman dio: Espainiako Gobernuak 30 egun ditu asilo eskariak kudeatzen dituzten bulegoen esku baliabide gehiago jartzeko. Autoak zehazten duenez, gainera, adin txikiko batek babesa eskatzen duenetik sei eguneko epean prozesua martxan jarri beharko da.
Halaber, 15 egun izango ditu Espainiako Gobernuak mekanismoak hobetzeko, Kanaria Uharteetako Gobernuarekin elkarlanean.
150 eta 1.500 euro arteko isunak
Horrela izan ezean, Gorenak esan du legeak isunak ezartzea aurreikusten duela, 150 eurotik 1.500 eurorainokoak, "epaitegiaren eskakizunak betetzen ez dituzten agintari, funtzionario eta agenteei". Hori bakarrik ez, jakinarazi du erantzuleak epailearen aurrera eramateko aukera ere badagoela.
Neurriak Kanaria Uharteetara iritsi ostean, nazioarteko babesa eskatu duten edo eskatzeko asmoa agertu duten adin txikikoei eragiten die: 1.200 inguru dira. Gorenak azpimarratzen du Gobernuaren ardura dela haur eta gazte horiek hartatzen dituztela bermatzea.
Presidenteen Biltzarra: Pradales lehendakariak migrazio kudeaketarako egitasmo integrala proposatuko du
Bartzelonan bihar egingo duten Presidenteen Biltzarrean Euskadik eta Kanaria Uharteek Migrazio Politiken Egiturazko plan integrala lantzeko eskatuko diote Espainiako Gobernuari.
Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak defendatuko dute migrazioak erantzun koordinatu humanitario eta jasangarria behar duela, eta aldi baterako konponketak baztertu eta plan oso bat lantzeko garaia dela.
Aurreko presidenteen konferentziara ere eraman zuten proposamena elkarrekin Euskadik eta Kanariak, kasu horretan adin txikikoak nola banatu adosteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".