Bihar Bartzelonan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek sare elektrikoan "inbertitzeko salbuespen mekanismo" bat planteatuko du Presidenteen Biltzarrean

Horrela, lehendakariak trantsizio energetikoaren eta industriaren deskarbonizazioaren bidea "libratu eta bultzatu" nahi du. EAEko agintariak argitu du proposamenak ez duela sistema elektrikoaren "oreka haustea" bilatzen.
Hernaniko (Gipuzkoa) azpiestazio elektrikoa. Irudia: Google Maps
Hernaniko (Gipuzkoa) azpiestazio elektrikoa. Irudia: Google Maps

Gaur egungo egoera eta potentzia elektriko berriaren beharrizanen epe labur-ertaineko aurreikuspenak ikusita, Imanol Pradales lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) trantsizio energetikoaren eta industriaren deskarbonizazioaren bidea "libratzeko eta bultzatzeko" proposamena egingo du ostiral honetan Bartzelonan egingo den Presidenteen Biltzarrean, EITBk jakin ahal izan duenez.

Horretarako, EAEko eta hala eskatzen duten beste erkidego batzuetako sare elektrikoetan "inbertitzeko salbuespen mekanismo" bat martxan jartzearen beharra planteatuko du, elektrifikazio industrialaren erronkei "eraginkortasunez erantzuteko".

Pradalesek argitu du proposamenak ez duela bilatzen sistema elektrikoaren "oreka haustea", baizik eta "malgutasun eta ikuspegi estrategiko handiagoa eskatzen duen errealitate batera egokitzea".

Lehendakariaren ustez, "premiazkoa" da sareen inbertsio-sistema (garraioa eta banaketa) aldatzea, "malguagoa" izan dadin eta "inbertsio maila areagotu dadin".

Horretarako, sare elektrikoen "plangintza azkartzea" proposatzen du, gutxienez bi urtean behin berrikus dadin (egungo bost urteetan izan beharrean), Europako araudietara egokituz. Hau da, sare elektrikoen plangintza denborak murriztea nahi du Ajuria Eneako maizterrak.

Diskriminazio positiboa eta inbertsioaren mugak igotzea

Gainera, sare elektrikoetan inbertsioa "lehenetsi" nahi du EAEko buruzagiak, "lurralde oreka errespetatuz", Espainiako Estatuko erkidego bakoitzeko industria elektro-intentsiboaren pisua oinarri hartuta.

Horregatik, "diskriminazio positiboa" nahi du banaketa eta garraio elektrikoko sareetan inbertsioak egiteko orduan ekonomia industrialetan, hala nola EAEn, Nafarroan, Katalunian, Galizian edo Andaluzian. Hau da, sare elektrikoaren gaitasunak areagotzea "industria proiektu zehatzak" eta "premiazko beharrizanak" dituzten lurraldeetan.

Horretarako, 2014an sare elektrikoetan ezarri ziren inbertsio mugak igotzea planteatuko du lehendakariak, "salbuespenezko tresna bat" onartuz, Valentzian GOIDIaren ondorioei aurre egiteko onartu zena bezalakoa, "deskarbonizazio industrialerako dozenaka proiektu premiaz martxan jarri behar ditugun" lekuetan, hala nola EAEn.

Lege aurrekaria

Horrela, Pradalesek lege aurrekari bati egiten dio erreferentzia, GOIDIarena, "aukera berriak eskaintzen dituena". "Sare elektrikoetako inbertsioak arautzeko esparruaren zurruntasuna izan da, urteetan zehar, energia azpiegitura trantsizio ekologikoaren beharretara egokitzeko oztopo nagusietako bat", kritikatu du.

Ajuria Eneko maizterrak uste du 7/2024 Errege Lege Dekretua, urte horretako urriko GOIDIak eragindako kalte larrien ondoren onartutakoa, "ezin hobeto eraman daitekeela beste agertoki estrategiko batzuetara", hala nola EAEk bere elektrifikazio prozesuan bizi duenera.

Kupo energetikoa

Planteamendua aurrera eramateko, Pradalesek azalduko duenez, Eusko Jaurlaritza prest dago inbertsioen aurrerapena bere gain hartzeko, ondoren sare horien erabileratik eratorritako diru-sarreretan oinarrituta eta Espainiako Gobernuarekin hitzartutako finantza tresnen bidez, aurreratutako funtsak berreskuratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X