Feijoori erantzuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi: "Ohore bat da, Euskal Herritik ez zarete pasatuko"

EH Bilduko idazkari nagusiak argi utzi du "ohorea" dela Alderdi Popularrak koalizioaren aurka "babes-hesia" ezartzea.

arnaldo otegi
Arnaldo Otegi. Artxiboko irudia: EFE.

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak argi utzi du "ohorea" dela Alderdi Popularrak koalizio abertzalearen aurka "babes-hesia" ezartzea, eta Euskal Herritik ez direla pasatuko esan die.

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak EH Bildu izan ezik beste alderdi politiko bati ere ez diotela babes-hesirik ezarriko jakinarazi ostean, buruzagi abertzaleak erantzun irmoa argitaratu du X sare sozialean.

"Ohore bat da, baina soberan dakizue Euskal Herritik ez zaretela pasatuko", idatzi du Arnaldo Otegik bere profilean, Feijook PPren Kongresu Nazionalean egindako hitzaldiaren bideo batekin batera.

Gainera, EH Bilduko idazkari nagusiak gogora ekarri duenez, Euskal Herrian "ez esan genion Konstituzioari, ez esan genion NATOri eta bai esan genion herrien antifaxismo gorri eta errepublikanoari". "Gora Euskal Herria askatuta!" esanez bukatu du txioa.

Zure interesekoa izan daiteke

berangoko-auzipetuak-prentsaurrekoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Berangoko 16ak' babesteko manifestazioa deitu dute maiatzaren 30erako

2026ko ekainaren 8a eta 26a bitartean, Berangoko 16 bizilagun epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean. 2022an Berangoko preso ohi bati "ongi etorri" esateko ustez antolatu zuten ekitaldiagatik terrorismoa goratzea egozten diete. 36 urteko kartzela-zigorra, 177 urteko inhabilitazioa eta 75.000 eurotik gorako isuna eskatzen dute auzipetuentzat. Berangokoekin Elkartasun Komiteak salatu du “beste makrosumario politiko bat” dela, eta manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 30erako.

lander martinez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bildurekin ez du aukerarik ikusten, baina Podemosekin batera aurkeztu nahi luke Euskadiko Sumarrek hurrengo udal hauteskundeetara

Sumarrek Madrilen egin berri duen ekitalditik Euskal Herrira bueltan, Lander Martinezekin egon da ETB, hurrengo hauteskunde orokorrei begira ezkerra batuta aurkezteko aukeraz aritzeko. Euskadin EH Bildurekin zerrenda berean joatea oso zaila ikusten badu ere, Sumar Mugimenduak eta Podemosek boto-paper berean bat eginda joan beharko luketela uste du. Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezker konfederalak jaso zuen porrotetik lezioa ikasi dutela esan du Martinezek.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ansolak esan du EAJk ez duela fronte batean parte hartuko, eta are gutxiago Euskadin "marra gorriak" jartzen dituen EH Bildurekin

Azken egunetan Gabriel Rufianek ultraeskuinari aurre egiteko fronte bat sortzeari buruz hitz egin ondoren, aukera hori hizpide da euskal politikan ere. EAJk ekitaldia egin du gaur Maruri-Jataben frankismoaren osteko alkateak omentzeko. Bertan, Iñigo Ansola BBBko presidenteak argi utzi du ez dutela inolako frontetan parte hartuko, "Euskadin ez delako behar ultraeskuinari aurre egiteko fronterik". Ansolak, halaber, gogor kritikatu du EH Bildu, "Euskadin ezetz esaten dielako akordio proposamen guztiei, eta Espainian, ordea, alfonbra gorria jartzen diotelako eskatzen dioten guztiari".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X