Radio Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Herri gisa bizirauteko senagatik", EH Bilduk PP agintera heltzea "eragotziko" du

Oskar Matute EH Bilduren diputatuak berretsi du koalizioaren ustez ez direla "nahikoak" Sanchezek ustelkeriaren kontra iragarritako neurriak. Gaineratu du, halaber, ez direla egungo Gobernua "porrot eginarazten saiatuko".

oscar matute

Oskar Matute, artxiboko irudi batean.

Ustelkeriaren kontrako neurriak iragartzeko Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak atzo egindako agerraldiaren ondoren, Oskar Matute EH Bilduren diputatuak esan du "kontrakorik frogatzen ez den bitartean", Sanchezen "zintzotasunean" sinisten duela. Bere hitzetan, orain arte inork ez du mahai gainean jarri zintzotasun hori zalantzan jartzeko moduko daturik. 

Atzoko agerraldian Mertxe Aizpurua koalizioaren diputatuak Kongresuan esandakoak berretsi egin ditu Matutek: EH Bilduren iritziz, presidenteak iragarritako nerriak "ez dira nahikoa", baina argi utzi du ez dute urratsik emango egungo gobernuari "porrot eginarazteko" bidean. 

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Matutek azaldu du "herri gisa bizirauteko senagatik" PP agintera heltzeko lanean jarraituko duela. Uste du, halaber, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak atzo "aukera bat galdu" zuela, PSOEren "gabeziak" azaleratzeko eta Sanchezen exekutiboari "jarraitzeko zailtasunak" jartzeko. 

Marra gorriei buruz galdetuta, adierazi du EH Bilduk inoiz ez duela babestuko ustelkeriarekin zikindutako ezein alderdi. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X