Espainiako Gobernua eta Generalitatea finantziazio-eredua sinatzeko dira, beste erkidego batzuk mesfidati agertu diren arren
Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen arteko Aldebiko Batzordea 12:00etan egingo da, Bartzelonan, mahai gainean finantzaketa-eredu berezia duela. PSCren eta ERCren arteko akordioaren emaitza da, eta orain bi exekutiboek onartu dute, baina xehetasunak aletu beharko dituzte.
Salvador Illa, Generalitateko presidentea, "Catalunya lidera" hitzaldian. Argazkia: EFE
Gaur eguerdian, Espainiako Gobernua eta Generalitatea bilduko dira, Generalitatearen Jauregian, Aldebiko Batzordearen bileran, mahai gainean gai nagusi bat dutela: Kataluniaren finantzaketa-eredu berezia. Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroa eta Alicia Romero Ekonomia eta Finantza kontseilaria izango dira bileraren buru.
Salvador Illa presidente izendatzeko PSCk eta ERCk adostutako akordioaren parte da finantzaketa-eredu berezia. Dokumentu horren arabera, 2026tik aurrera Kataluniako Zerga Agentziak bilduko du PFEZa. Hala ere, Oriol Junquerasek ohartarazi du akordioa oraindik ez dagoela itxita, eta bere alderdiak presio egiten jarraituko duela Kataluniak bere lurraldean sortutako zerga guztiak kudeatu ditzan.
"Aldebiko bilera horretan zenbat eta zehaztasun gehiago lortu, orduan eta errazagoa izango da ERCrekin akordioak lortzeko konpromisoa", ziurtatu du Junquerasek. Errepublikanoek mehatxu egin dute Kongresuan LOFCA legea aldatzeko eta Kataluniarentzat erabateko gaitasun fiskala eskatzeko lege-proposamen propioa aurkeztuko dutela esanda, eta konpromiso horiek betearazteko Estatuko aurrekontu orokorrei babesa emango dietela.
Proposatutako ereduaren arabera, Generalitateak Katalunian jasotzen diren zerga guztiak bildu, likidatu, kudeatu eta ikuskatzeaz gain, lurraldeen arteko batasuna mugatzeko ordinaltasun-printzipioa ezarri eta Kataluniako administrazioaren zerga-araugintzarako gaitasuna zabalduko du.
Bien bitartean, Kataluniarekin egindako tratu bereziak hautsak harrotzea eragin du. PPk gobernatutako erkidegoek eta Gaztela-Mantxako eta Asturiasko exekutibo sozialistek, esaterako, pribilegiotzat jo dute ituna, eta adierazi ez dutela inolaz ere onartzen. Maria Jesus Montero Ogasun ministroak, Aldebiko Estatutik kanpo dagoenak, duela gutxi erantzun zuen finantzaketa-sisteman egindako edozein aurrerapenek bateragarria izan behar duela aldeaniztasun-printzipioarekin eta Estatu osoarekiko errespetuarekin.
Gaurko bileran ez da akordia behin betiko itxiko, baina urrats politiko nabarmena izango da: alderdien arteko itun batetik gobernuen arteko negoziazio instituzionalerako esparru batera igarotzea. Behin betiko hitzarmena Pedro Sanchezen Gobernua ERCren eta gainerako erkidegoen presioen pean onartzeko borondate politikoaren eta maniobra-tartearen araberakoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Itziar Carrocera (EAJ) izendatu dute Santurtziko alkate, PSE-EEren bost boto zuriekin
Alkatetza "ilusioz" hartu du jeltzaleak, eta zailtasunez jakitun: "Dena emango dut herriaren alde lanean".
Lehendakariak urgentziaz deitu du Industria Defendatzeko Taldea, Irango gerragatik
Bilera datorren asteko asteazkenean izango da, lehendakariak aurreratu duenez, eta honako helburu hauek ditu: "etengabeko monitorizazio-mekanismoak aktibatzea, enpresa eta kluster guztiekiko koordinazioa indartzea eta kontingentzia neurrien pakete bat prestatzea, Ekialde Ertaineko gatazka hilabeteetan luzatuko balitz prest egoteko".
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".