TRANSFERENTZIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte Segurantza eta sare elektrikoko inbertsioak izango dituzte aztergai Pradalesek eta Sanchezek gaurko hitzorduan

Transferentzien Aldebiko Batzordea Madrilen bilduko da gaur, eskualdatu gabe dauden transferentziekin aurrera egiteko. Euskara Europan ofizial egitea, Europako Makroeskualde Atlantikoa sortzea, Euskadiren konektibitatea eta migrazioa ere jorratuko dituzte.

pradales-sanchez-efe

Sanchez eta Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Imanol Pradales lehendakariarekin bilduko da gaur, Moncloa Jauregian, eskualdatzeke dauden transferentzien alorrean aurrera egiteko. 

Bestelako gaiak ere izango dituzte hizpide, hala nola industriaren etorkizuna bermatzeko sare elektrikoetan egindako inbertsioarekin lotutako gaiak, migrazioaren kudeaketa, Europako Makroeskualde Atlantikoa sortzea, euskara Europan ofizial egitea eta Euskadiren konektibitatea.

Aldebiko Batzordean, besteak beste, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren transferentzia aztertuko dute. Antza denez, bi aldeek dute borondatea negoziazioek aurrera egin eta Euskadik bere gain har ditzan enplegu-politika guztiak eta prestazioen ordainketaren gaineko eskumenak.

Agintariak azaroaren 27an bildu ziren azkenengoz. Orduan, bi eskumen eskualdatzea erabaki zuten: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa eta Zinema eta Ikus-entzunezko Jarduera. Horrez gain, Makroeskualde Atlantikoaren sorrera bultzatzeko konpromisoa hartu zuten, eta euskararen ofizialtasunaz Europako erakundeetan eta migrazio-politikez aritu ziren.

Lehendakaritzako iturriek baieztatu dutenez, Pradalesek Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen berresleipenaz hitz egin nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X