Montorok ez zuela Equipo Economicoren partaidetzen salmentaren benetako balioa deklaratu uste du Ogasunak
2007an aholkularitza enpresaren akzio sorta bat eskualdatu zuen ministro ohiak eta 2012an beste bat, baina ez zituen PFEZren aitorpenetan sartu. Horrez gainera, ikertzaileek uste dute partaidetzen “titularrak zirela eskubidez, baina ez izatez”.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari laguntza ematen dion Ogasuneko unitateak susmatzen du Cristobal Montoro ministro ohi popularrak ez zuela PFEZaren errentan aitortu Equipo Economico (EE) aholkularitza-enpresaren partaidetza batzuen salmentaren benetako balioa. Enpresa horren bidez, dirua desbideratzeko sozietate-sare bat sortu zuela uste dute eta ministro ohia eta hogeita hamar pertsona baino gehiago inputatu dituzte, elektrizitatea eta gasa saltzen duten enpresei ustez egindako mesedeengatik.
Ogasun unitateak egindako txosten batek azaltzen duenez, aholkularitza-enpresa 2006an sortu zuten Montoro y Asociados izenarekin, eta handik bi urtera izena aldatu zioten. 60.000 euroko kapital sozialarekin eratu zen, 10 euroko balio nominala zuten partaidetzetan zatituta. Guztira, zazpi bazkide zeuden, Montorok berak partaidetzen % 30a zeukan eta Luis de Guindos Ekonomia ministro ohi eta EBZko egungo presidenteordea % 5a.
2007an, Montorok enpresa horretako beste 480 partaidetza erosi eta saldu zituen hilabete batzuen buruan. Txostenaren arabera, Ogasunari "atentzioa ematen dio" ez bakarrik "partaidetza-pakete horren erosketa eta salmentaren artean igaro zen denbora laburra”, baizik eta 2007ko PFEZaren aitorpenean “ez dela akzioen edo partaidetzen salmentarik jasotzen".
Hurrengo urtean, Montorok 1.080 partaidetza helarazi zizkion Ricardo Martinez Ricori, Jose Maria Aznarren Gobernuko Aurrekontu eta Gastuen Estatu idazkari ohiari, eta 720 bere anaia Ricardo Montorori. Zerga Agentziak azaldu du eragiketa horietako bat ere ez zela PFEZren aitorpenean sartu.
Hasieran emandako argudioa "partaidetzak eskualdatzeko prezioa erosteko prezioaren berdina zen (10 euro)", eta ez zen inolako irabazirik izan. Hala ere, txostenak erakusten duenez, 2012an Ogasunak egiaztapen-prozedura bat egin zion Montororen anaiari, eta jakin zuen, sozietateak berak aitortutako zifren arabera, “partaidetza horiek 226,96 euroko salmenta-prezio unitarioa zeukatela", ez aitortutako 10 euroak.
Era berean, Ogasunak beste bazkide batzuek 2015ean beste eragiketa batzuetan emandako balioa ere badu jasota; partaidetza sozial bakoitzeko 625 euro. Beraz, ikerlarien ustez, “PFEZn aitortutako balio hori (10 euro) eta alde independenteen arteko arrazoizko salmenta-prezioa urrun daude”.
Bestetik, zergen agentziak Esquadra Mossoek 2019ko abenduan egindako txosten baten berri eman du. Txosten horren arabera, "EE bulegoko kide politikoen partaidetza sozialen transmisioa haien balio nominalaren arabera egin zen, eta ez sozietate horren ondarearen balio garbiaren arabera". Halaber, zehaztu du partaidetza horiek "bazkide jakin batzuei transmititu zitzaizkiela, eta ez guztiei proportzionalki", eta, beraz, susmoa du " bazkide horiek, ustez, partaidetza sozial horien titularrak zirela eskubidez, baina ez izatez".
Izena aldatzea
Mossoek ohartarazi zutenez, "2015etik aurrera, ikertutako enpresa sarearen negozio-zifrak nabarmen egin zuen behera". Ordura arte,"ratioak handiak ziren eta haien finantza-osasuna ona zen".
2015eko lehen seihilekoan, ordea, “prentsan albisteak agertzen hasi ziren gertakari horiek salatzeko". Hori dela eta, “albiste horien aurrean, ikertutako pertsonek egitura hori desegin” zutela uste dute ikertzaileek eta “jarduera profesionala Global Afteli izeneko beste enpresa batera eraman” zutela “beste merkataritza-sozietate batzuk eratuz".
Cristobal Montoro Ogasun ministro izan zen 2000 eta 2004 artean Jose Maria Aznarrekin, eta 2011 eta 2018 artean Mariano Rajoyrekin, eta bajaeman zuen PPko afiliatu gisa, pasa den astean, inputazioa eta bere taldearena gainditu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".
Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".
Pradales lehendakariak hainbat gai ekarri ditu Bruselara
Lehendakaria Bruselara egiten ari den bidaia ofizialaren gakoak eman dizkigu Garazi Ayestak. Arratsaldean, Belgikako lehen ministroarekin bilduko da, eta euskara Europako erakundeetan ofizial izatea mahai gainean jartzea espero da.