Boiseko Jaialdia, AEBko diasporarekin harremanak sendotzeko aldia
Euskal erakundeen ordezkaritza bat, Imanol Pradales lehendakaria buru, Boisen izango da gaurtik abuztuaren 3ra bitartean. Idahoko erakundeekin lankidetza estutzea izango dute helburu, AEBko euskal komunitateari babesa ematearekin batera.
Dena prest dago gaur Boiseko Jaialdiari hasiera emateko. Argazkia: EITB.
Astearte honetan hasiko da Boiseko (Idaho, AEB) Jaialdia, Euskal Herritik kanpo egiten den euskal herritarren topaketarik handiena, eta Ipar Amerikako diasporako herritarrekin harremanak sendotzeko aukerarik onenetakoa. Helburu horrekin bertan izango da EAEko erakundeen ordezkaritza bat, Imanol Pradales lehendakaria buru duela. Diaspora aitortu eta babesteaz gainera, Idahoko erakundeekin harremanak estutzeko ere baliatuko dute bidaia.
Imanol Pradalesek Jaialdiaren elkartasun izaera azpimarratu du sare sozialetan. "Bost kontinenteetako milaka eta milaka euskal herritar bilduko gara berriro, herri bateko kide garela berresteko eta ospatzeko, eta gure etorkizuna askatasunean, demokrazian, bakean eta justizian eraiki nahi dugula aldarrikatzeko, balio horiek partekatzen ditugun gainerako nazioekin batera, inor baino gehiago sentitu gabe", esan du.
"Ospatu eta komunitatea egingo dugu”, gaineratu du, “konplexurik gabe folklorearen balioa aldarrikatuz, zentzu zabalean ulertuta".
Horrez gainera, gogorarazi du AEBn egoteak Idahoko erakundeekin lankidetza estutzeko ere balioko duela eta hainbat arlotan (ekonomikoa, kulturala, politikoa eta ezagutzari lotutakoa, berbarako) "elkarlanerako aukera berriak” aztertzeko asmoa duela.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak agenda betea izango du datozen egunetan. Besteak beste, bilerak izango dituzte Idahoko gobernadorearekin, Boiseko alkatearekin eta euskal diasporako ordezkariekin; Boise State Universityk antolatutako jai eta ekitaldietan egongo da, eta Jaialdiko ekintzetan ere parte hartuko du.
Guztion gustoko ekitaldiak
Idahoko euskal komunitateak gogo biziz hartuko du 2025 honetako Jaialdia; izan ere, aurreko edizioa, 2020koa, bertan behera geratu behar izan zen covid pandemiaren ondorioz. Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra bitartean, egitarau zabala izango da Boise hiriko hainbat tokitan: kontzertuak, jardunaldi gastronomikoak, dantza ikuskizunak, herri kirolak… Kontsulta ezazu programazio osoa, hemen.
Besteak beste, Neomak, Gatibu, Amuma Says No, Xabi Aburruzaga, Tio Teronen Semeak, Añorgako Dantzariak eta Oinkari arituko dira bertan.
Era berean, edizio guztietan bezala, Sports Night izango da hitzordu nagusietako bat. Asteazken gauean izango da eta eliteko kirolariak bilduko ditu, hala nola Karmele Gisasola, Nerea Arruti, Iker Vicente, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Gari Garmendia.
Jaialdia 1987an jaio zen, ospakizun puntual gisa, eta gaur egun 40.000 pertsona baino gehiago biltzen ditu. Bost urtean behin ospatzen da eta aurtengoa zortzigarren edizioa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.