Eusko Jaurlaritzaren eta EH Bilduren ordezkaritzak AEBra abiatu dira Boiseko Jaialdian parte hartzeko
Imanol Pradales lehendakaria izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru. Bestalde, EH Bilduren ordezkaritza Jon Iñarritu Kongresuko diputatuak eta Edurne Benito del Valle Eusko legebiltzarkideak osatuko dute.
Boiseko azken Jaialdia (Idaho, AEB). Irudia: EH Bildu
Imanol Pradales lehendakaria, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin, Ander Caballero Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Ziortza Olano Atzerriko Euskal Komunitate zuzendariarekin batera, Ameriketako Estatu Batuetara joango dira Boiseko (Idaho, AEB) Jaialdian parte hartzeko. Jaialdi hori, hamarkada batean ospatu barik egon ondoren, berriro egingo da.
Lehendakariaren bidaia ofizialak agenda politikoa eta kulturala uztartuko ditu. Hala, lehendakariaren agenda astearte honetan, uztailaren 29an, hasiko da, Jaialdiaren Batzorde Antolatzaileak egingo dion harrerarekin.
Asteazkenean, uztailak 30, Imanol Pradalesek Boiseko Basque Block bisitatuko du, Boise State Universityn antolatutako BSU Gala for Basque Institutions ekitaldian parte hartuko du, euskal erakundeen eta diasporaren arteko loturaren erakusgarri.
Uztailaren 31n, osteguna, eduki politiko handiko jardunaldia izango da. Brad Little Idahoko gobernadorearekin Estatuko Kapitolioan bilduko da lehendakaria, eta Lauren McLean Boiseko alkatearekin ere batzartuko da.
Egunean zehar lehendakariak 'ZORTZIAK BAT' mintegian ere parte hartuko du Boise State Universityn; gauean Sports Night eta Street Dance ekitaldietan izango da.
Abuztuaren 1ean, ostirala, lehendakariak bilera bat izango du North American Basque Organization (NABO) erakundeko ordezkariekin, Ameriketako Estatu Batuetako euskal elkarte sare nagusiarekin duen lotura sendotuz. Gainera, sokadantza nortasun kolektiboaren adierazgarri gisa aitortzeko ekitaldi batean parte hartuko du, eta Eusko Jaurlaritza diaspora berriari zuzendutako harrera ofizialean izango da.
Bestalde, Jon Iñarritu Kongresuko diputatuak eta Edurne Benito del Valle legebiltzarkideak EH Bildu ordezkatuko dute 2025eko Boiseko Jaialdian. Iñarrituk eta Benito del Vallek parte-hartze aktiboa izango dute Euskal Kulturaren Nazioarteko Jaialdian.
EH Bilduk ohar batean gogorarazi du aurten Jaialdia berriro ospatuko dela hamar urteren ondoren, 2020ko edizioa (5 urtean behin egiten da) ezin izan baitzen ospatu pandemiagatik.
Iñarrituk eta Benitok hitzordua baliatuko dute "datozen egunetan Idahoko hiriburuan bilduko den euskal diaspora ugariarekin gogoeta eta esperientziak partekatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.