Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miren Dobaran Arkautiko zuzendaria kargugabetzeko dekretua argitaratu du EHAAk

Horrekin batera, Amaya Angulo Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria kargugabetzeko dekretua ere argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Biek kargua uzteko asmoa adierazi zuten duela hilabete bat. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du oraindik jakitera eman nork ordezkatuko duen Dobaran.

Arkautiko akademiako orain arteko zuzendaria, Miren Dobaran, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

Miren Dobaran Arkautiko akademiaren orain arteko zuzendaria kargugabetzeko dekretua argitaratu du asteazken honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du oraindik jakitera eman nork ordezkatuko duen Dobaran.

Duela hilabete, euren karguak uzteko asmoa iragarri zuten Dobaranek eta akademiako 'bigarrenak', Amaya Angulo Administrazio eta Zerbitzu zuzendariak. Biak kargugabetzeko dekretuak igande honetan indarrean sartu ziren, eta asteazken honetan argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.

Dobaranen ordezkapena oraindik zalantza den arren, Anguloren ordezkoa izendatu dute: dagoeneko Segurtasun Sailean lanean zebilen Olga Fernandino.

Dobaranek eta Angulok ia urtebete zeramaten karguan, eta hilabete horietan akademia "erreferente" bihurtzeko helburuz lanean izan direla adierazi dute biek. 

Politikari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu