Albiste izango dira: lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian, Vuelta Bizkaian eta AEBk Venezuelako ontzi bati egindako erasoa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian: Lanurte politikoari abiatu berritan, Imanol Pradales lehendakaria elkarrizketatuko dute Euskadi Irratian, 08:30etik aurrera. Ostiralean abiatuko du bilera-sorta Eusko Legebiltzarreko talde politikoetako ordezkariekin, eta horiekin partekatuko dituen asmo eta kezken inguruan galdetuko dio, besteak beste, Iñaki Guridi kazetariak. Guau plataforman eta Orain atarian zuzenean entzun eta ikusi ahal izango da.
- Vuelta, Bilbon: Espainiako Vueltak gaur Bizkaia zeharkatuko duela baliatuta, errepideetan Israelgo Gobernuaren genozidioa salatzeko deia egin du Gernika-Palestina elkartasunerako taldeak, atzo Nafarroan egin bezala. Bestalde, goizean goizetik, trafikoan eragina izango du txirrindulari lasterketak.
- AEBk Venezuelako ontzi bati egindako erasoa: Donald Trump AEBko presidenteak baieztatu duenez, bere herrialdeak "drogaz betetako" ontzi bati tiro egin dio, itxuraz Venezuelatik zetorrena, baina ez du xehetasun gehiagorik eman Karibean ustez egindako operazio militar horren inguruan. "Ontzi bat, drogak zeramatzan ontzi bat eta droga asko suntsitu ditugu, eta ikusiko duzue eta irakurriko duzue. Duela une batzuk gertatu da", esan du presidenteak Etxe Zurian egindako hitzaldi batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Ceutarekin lotutako lau elkarretaratze lekuz aldatu ditu, istiluak saihesteko
Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte mobilizazioak, eta horien aurka, ezkerreko taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte. Toki berean deitu dituzte protesta guztiak, eta horiek leku berean egiteak istiluak eragin ditzakeela eta, batzuk tokiz aldarazi dituzte.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.