Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miren Dobaran Arkautiko zuzendaria kargugabetzeko dekretua argitaratu du EHAAk

Horrekin batera, Amaya Angulo Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria kargugabetzeko dekretua ere argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Biek kargua uzteko asmoa adierazi zuten duela hilabete. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du oraindik jakitera eman nork ordezkatuko duen Dobaran.

Arkautiko akademiako orain arteko zuzendaria, Miren Dobaran, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB MEDIA

Miren Dobaran Arkautiko akademiaren orain arteko zuzendaria kargugabetzeko dekretua argitaratu du asteazken honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du oraindik jakitera eman nork ordezkatuko duen Dobaran.

Duela hilabete, karguak uzteko asmoa iragarri zuten Dobaranek eta akademiako bigarrenak, Amaya Angulo Administrazio eta Zerbitzu zuzendariak. Biak kargugabetzeko dekretuak igandean sartu ziren indarrean, eta asteazken honetan argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.

Dobaranen ordezkapena oraindik jakiteko dagoen arren, Anguloren ordezkoa izendatu dute dagoeneko: Segurtasun Sailean lanean zebilen Olga Fernandino.

Dobaranek eta Angulok ia urtebete zeramaten karguan, eta hilabete horietan akademia "erreferente" bihurtzeko helburuz lanean izan direla adierazi dute biek. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan Diada egunean egin diren manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute ostiral arratsaldean Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) Diada egunean egin diren manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an 10 urte beteko dira independentziaren aldeko erreferenduma egin zutenetik, eta bide horretan beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X