Anduezak aurrekontu "hedakorra" eskatu dio Pradalesi, adostutako "gobernu akordioari eratzungo diona"
Halaber, buruzagi sozialistak lehendakariari esan dio Gernikako Estatutuaren erreforma lantzea alderdi politikoei dagokiela.
Datorren urteko aurrekontuak, nazioarteko egoera edota estatus berria. Hiru gaion inguruan hitz egin dute Imanol Pradales lehendakariak eta Eneko Andueza, PSEko idazkari nagusiak, gaur izan duten bileran.
Hitzordua amaitutakoan egin duen agerraldian, buruzagi sozialistak jakinarazi du, besteak beste, "aurrekontu hedakorrak" eta "inbertsio eraginkorrak" eskatu dizkiola lehendakariari. "Adostutako gobernu akordioari erantzungo dioten aurrekontuak", esan du.
Aurreratu duenez, datorren urteko kontuen inguruan bi gobernu bazkideen arteko negoziazioa "aurreratuta" dago, eta itxaropentsu agertu da, PSE-EEk mahai gainean jarritakoak beteko direlakoan. "Gobernu honen bide-orria aurrerakoia da eta aurrekontuek hori islatzea espero dugu", erantsi du.
Estatus berriari buruz, berriz, Anduezak lehendakariari helarazi dio gai hori lantzea alderdi politikoei dagokiela. "Esan diot gai hau alderdien artean jorratu behar dela, akordio programan jasota dagoen bezala".
Horrekin lotuta, adierazi du "batzen gaituzten gauzetan" jarri behar dela indarra. "Bestela, berriro ahalegin honek porrot egingo du". Bere hitzetan, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu eta adostu beharko da gaia. "Aniztasuna" eta azken urteotan lortutako "eskubide sozialak sendotzea" dira helburuak, Anduezaren ustez.
Gogoratu duenez, duela bi legealdi gaiaren inguruan sortutako ponentziak egindako lana "izugarri ona" izan zela, eta bide horri eustearen alde agertu da.
Azkenik, nazioarteko ezegonkortasunarekiko eta horrek euskal ekonomian izan ditzakeen ondorio kaltegarrien inguruko kezka ere azaldu dio PSE-EEko ordezkariak Jaurlaritzako gobernuburuari. "Trumpen muga-zergak, Frantzia edota Alemaniako egoera ekonomikoa edo Ukrainako gerra ez dira jokaleku egokiena gure enpresentzat".
Hori dela eta, "neurriak" hartu behar direla nabarmendu du, "ondorio kaltegarriak saihesteko". Nolanahi ere, iritzi dio Espainiako egoera ekonomikoa "portaera ona" ari dela erakusten, eta, oraingoz, "aukera gehiago" ikusten ditu arriskuak baino.
Urte politiko berria abiatu berritan, lehendakariak bere asmoak eta helburuak partekatzeko, alderdiekin abiatu duen errondaren barruan kokatzen da gaurko bilera.
Politikari buruzko albiste gehiago
Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa abiatzea erabaki du Auzitegi Gorenak
Alvaro Garcia Ortiz Espainiako Estatuko fiskal nagusiaren kontrako ahozko epaiketa abiatzea erabaki du Angel Hurtado Auzitegi Goreneko epaileak, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen mutil-lagunaren kasuari buruzko filtrazioengatik, sekretuak zabaltzea egotzita.
Pello Otxandianok uste du Pedro Sanchezek Gazako genozidioaren aurka hartutako neurriak "ondo planteatuta" daudela eta "horretarako unea" zela
Pello Otxandianok ziurtatu duenez, "gobernuak ez dira egoerak eskatzen duen maila ematen ari eta Europar Batasuna ez da existitzen, besteak beste, bere proiektu politikoa Estatu Batuei saldu eman dielako", eta AEB "Palestinan genozidioa defendatzen eta sostengatzen" ari da eta.
Joseba Diez Antxustegi, Gazako genozidioaz: "Giza eskubideez ari garenean, alderdikeriak alde batera utzi behar ditugu"
Israelek Gazan egindako erasoen aurrean protesta egiteko moduari buruz EAJren eta EH Bilduren artean sortutako eztabaidari "garrantzia kendu" nahi izan dio Diez Antxustegik, uste baitu "alderdi guztiek edo gehienek gai honetan jarrera politiko bera" dutela.
Anduezak uste du Euskadik "Gazako sarraskia neutralizatzen" lagundu behar duela, eta hausnarketa egin dezala eskatu dio CAFi
Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, Jaurlaritzak Pedro Sanchezek aurkeztutako neurriak "baloratu" behar ditu, eta ez du uste "inolako erresistentziarik" egongo denik neurriak onartzeko. Israelekin kontratuak dituen CAFek "hausnarketa etikoa" egin beharko lukeen galdetuta, Anduezak esan du gai batzuk "ekonomiaren eta merkatuaren gainetik" daudela.
Pradales kezkatuta agertu da "Frantziako zurrunbiloagatik", eta adierazi du sendotasuna eta egonkortasuna funtsezkoak direla Europan
Lehendakaria kezkatuta agertu da Frantziak bizi duen krisi politikoagatik eta gobernagarritasunagatik, eta ohartarazi du Frantziako ezegonkortasunak ondorio zuzenak izan ditzakeela Europan eta Euskadin.
Chivite, Saiz eta Foru Gobernuko hainbat kargudun 'Koldo auzia' ikertzeko Senatuko batzordera deituko dituzte
UPNk eskatuta eman beharko dituzte azalpenak Senatuan. Alderdi horren arabera, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren azken txostenek eta Santos Cerdanen atxiloketak agerian uzten dute "Nafarroako sareak" geroz eta "protagonismo handiagoa" duela "ustezko ustelkeria sarean".
Sanchezen inbestidurako taldeek begi onez hartu dituzte Israelen aurkako neurriak, baina "berandu" datozela uste dute
Podemosek, PPk eta Voxek, berriz, Espainiako Gobernuaren erabakia kritikatu dute. Presidenteak Israelen aurkako bederatzi neurri iragarri ditu, izan ere, astelehen honean, genozidioagatik zigortzeko.
Sanchezek garapenerako lankidetzan inbertitzea aldarrikatu du, eta ez "% 5 defentsan"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du garapenerako lankidetzan inbertitzea "zentzuzkoena" dela; izan ere, bere ustez, BPGaren % 5eko inbertsioak horretan lagunduko du gehiago, segurtasunean barik. Aldiz, NATOko kideek hori egiteko konpromisoa hartu dute.
Imanol Pradales Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiarekin bildu da
Imanol Pradales lehendakaria Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiarekin bildu da gaur arratsaldean, Lehendakaritzan, EAEko alderdiekin egiten ari den bilera-sortaren baitan.