Sanchezen inbestidurako taldeek begi onez hartu dituzte Israelen aurkako neurriak, baina "berandu" datozela uste dute
Podemosek, PPk eta Voxek, berriz, Espainiako Gobernuaren erabakia kritikatu dute. Presidenteak Israelen aurkako bederatzi neurri iragarri ditu, izan ere, astelehen honean, genozidioagatik zigortzeko.
Sumarrek zein Pedro Sanchezen inbestidurako kideek begi onez hartu dituzte Gobernuko presidenteak astelehen honetan iragarri dituen Israelen aurkako neurriak, baina "berandu datozela eta gutxiegi" ere badirela esan dute eta neurri horiez haratago joateko eskatu dute,Tel Aviveko enbaxadore espainiarra erretiratuz, adibidez.
Moncloa Jauregian egindako agerraldian, Sanchezek Israelen aurkako bederatzi neurri iragarri ditu, "Gazako genozidioaren aurrean, gehiago egitea ezinbestekoa delako", esan du. Neurri horiek berehala aplikatuko dira, eta, besteak beste, armen enbargoa juridikoki egituratzea, genozidio ekintzetan parte hartzen dutenei Espainian sartzea debekatzea eta laguntza humanitario gehiago ematea aurreikusten da.
Joan den ostegunean Israelen aurkako bost ekintza zehatz eskatu zizkion Sumarrek PSOEri, eta gaurko iragarpenaren ostean, honekin "ez konformatzeko" eta "urrats gehiago emateko" ere eskatu diote.
Hain zuzen ere, astelehen honetan Yolanda Diaz eta Sira Rego Gazteria eta Haurtzaroaren ministroari Israelera sartzeko debekua ezarri die Netanyahuren Gobernuak. Regok salatu du Israelen betoaren helburua "Gazan sarraskia dagoal diotenak kriminalizatzea" dela.
Mertxe Aizpurua
Neurriak, “berandu”
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak txalotu egin ditu Sanchezek iragarritako neurriak, baina “berandu” datozela adierazi du. Oskar Matute koalizio bereko diputatuak, berriz, urrats gehiago eskatu ditu, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari “oinak geldiarazteko”.
EAJk ere, Israel Gazan egiten ari den genozidioa gaitzetsi du. ETB2ko ‘En Jake’ saioan egindako elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak azaldu du “Espainiako Gobernuak iragarritako neurriak aztertu” egingo dituztela, baina aurreratu du “norabide onean” doazela.
Bere aldetik, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen eledunaren ustez, neurriak “ondo” daude, baina “berandu” datoz.
BNG alderdiak, berriz, Israelekin harremana berehala etetea eta zigorrak ezartzea eskatu du, Sanchezek jakinarazitako neurriak “nahikoak ez” direla iritzita.
Bestalde, Juntsek aditzera eman du “itxurakeriatan” ari dela Espainiako Gobernua. Alderdi kataluniarrak eskatu du su-eten iraunkorra Gazarako, zibilen sarraskiak gelditzeko eta bahituak askatzeko.
Azkenik, Amnistia Internazionala gobernuz kanpoko erakundeak ere harago joatea eskatu du, neurri zorrotzagoekin. Hala nola, Israelekin merkataritza harremanak etetea galdegin du.
Sanchezekiko kritikoak
Espainiako Gobernuak egindako iragarpenarekin kritiko agertu direnen artean, Podemos, PP eta Vox daude. Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak armen enbargoarekin gezurretan aritzea leporatu dio Sanchezi sare sozialetan zabaldutako mezu batean: "Gobernuak bi urte eman ditu genozidio baterako armak erosten eta saltzen, ez zuela egiten esaten zuen bitartean", idatzi du.
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Telecincon egindako elkarrizketa batean esan du Sanchezek iragarritako neurriak gobernukideen eskaeren ondorio direla, eta gaia Europara eraman beharko lukeela, Europako Kontseilu osoak "modu argian" erabaki beharko lukeelako Israeli ezarri beharreko zigorrak zeintzuk izan behar diren.
Jose Antonio Fuster Voxeko bozeramailearentzat Sanchezek "pena" adierazi du "bonba nuklearrik ez izateagatik" baina ez "baina ez Espainia defendatzeko, Hamasi laguntzeko baizik".
Zure interesekoa izan daiteke
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.