Albiste da
"Egun on Euskadi"
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autogobernuaren berrikuntzari buruzko eztabaidan "lan asko egitea eta titular gutxiago ematea" gomendatu du EH Bilduk

Nerea Kortajarena
18:00 - 20:00
Nerea Kortajarena. Argazkia: EITB.

Nerea Kortajarenak adierazi duenez, "denok ulertzen badugu hau dela unea eta estatus berriari buruzko eztabaidak zentralitatean egon behar duela, nik lan gehiago eta titular gutxiago gomendatuko nituzke". Era berean, EH Bilduko buruzagiak autogobernuaren berrikuntzari buruzko elkarrizketetan murgilduta dauden alderdi politikoei "erabakitasunez, gaitasunez eta erantzukizunez" jokatzeko deia egin die.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X