Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
BISITA OFIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik eta Kanariek lankidetza hitzarmena sinatu dute I+G+B garatzeko, enpleguan eta migrazioan begirada jarrita

Besteak beste, sinatutako protokoloaren arabera, bi lurraldeek konpromisoa hartu dute I+G+B  arloko enpresetara egokitutako profesionalak prestatzen elkarri laguntzeko. 

18:00 - 20:00

Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak protokolo bat sinatu dute, gaur, "ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+B) politiken aurrerapena bizkortzeko asmoz". Eusko Jaurlaritzak esan duenez, akordioak balioko du bi erkidegoen arteko "lankidetza estutu" eta ikerkuntzaren alorrean "proiektu bateratuak abiarazteko".  "Balio erantsi handia eta kalitatezko enplegua eskaintzen duten sektore estrategikoak", esan du Gasteizko Gobernuak.

Tenerifen izan da sinadura-ekitaldia, hango presidentziaren egoitzan. Lehendakariaren arabera,  "Euskadik aukera izango du Kanarietako erkidegoak garatutako ikaskuntzez baliatzeko, hala nola. 'Tierra Firme' izeneko proiektuaz: Mendebaldeko Afrikako herrialdeekin lankidetzan, migratzaileak jatorrian hezteari buruzko programa da, eta lanbide heziketan, enpleguan eta araututako migrazioan oinarritzen da". 

"Euskadin dagoeneko langileen defizita dugu, biztanleria zahartzen ari baita. Era berean, askotan gure enpresa-sareak eskatzen dituen kualifikazio eta profiletara egokitzen ez diren migratzaileak iristen zaizkigu. Errealitate hori kudeatu egin behar dugu. "Tierra Firme" delakoa oso erreferentzia egokia izan daiteke, geu ere antzeko egitasmoak garatzen has gaitezen", nabarmendu du Pradalesek.  

Bere aldetik, Clavijok nabarmendu du "protokolo hau Kanarien eta Euskadiren arteko harreman historikoaren emaitza onen adibide bat gehiago" dela. "Urteak daramatzagu erakusten politika egiteko beste modu bat dagoela, konfrontaziotik urrun", adierazi du Kanarietako Gobernuko buruak. 

Halaber, bi mandatariek berretsi dute migrazioaren aferari aurre egiteko "egiturazko politikak" behar direla, eta Espainiako Gobernuari "migrazioari buruzko Estatu politikak" abian jartzeko eskatu diote. 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X