Albiste izango da: Bolsonaroren aurkako zigorra, lehendakariaren bidaia Kanarietara eta Charlie Kirken hilketa
Hauek dira ostiral honetan, 2025eko irailaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bolsonaro, estatu-kolpe saiakeragatik kondenatua: Jair Bolsonaro Brasilgo presidente izandakoa zigortu du Auzitegi Gorenak, 2022ko hauteskundeak galdu ondoren Luiz Inacio Lula da Silva egungo presidentearen aurkako estatu-kolpea ematen saiatzeagatik.
- Lehendakariaren bidaia Kanarietara: Imanol Pradalesek Kanarietara egindako bisita ofizialaren bigarren eguna. Lehendakariak berak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak berretsi egin dute "egiturazko politikak" behar direla, eta "migrazioari buruzko Estatu politikak" abian jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
- Charlie Kirken hiltzailearen bila: FBIk, Utahko Poliziarekin batera, Utahko Unibertsitateko campusean Charlie Kirk ekintzaile kontserbadoreari tiro egin zion ustezko hiltzailearen irudiak erakutsi ditu. Unibertsitateko aparkalekuko segurtasun-kamera batek hartutako irudietan, beltzez jantzitako gizon bat ageri da, campuseko eraikinetako baten sabaitik jaisten eta, ondoren, inguruko autobide batetik galtzen.
Zure interesekoa izan daiteke