Gasteizko alkateak Aranako errefuxiatuentzako zentroko plazak 350etik 200era murrizteko eskatu dio Espainiako Gobernuari
Maider Etxebarriak Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio zentroko espazio batzuk inguruko auzokideek erabili ahal izatea errefuxiatuei integratzen laguntzeko.
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Espainiako Gobernuari eskatu dio Gasteizko Arana egoitza zaharrean dauden errefuxiatuen zentroko plazak 350etik 200era murrizteko, hobeto kudeatu ahal izateko.
Alkateak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, astelehenean bilera izan zuen Madrilen Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroarekin (zentroa horren menpe dago), hainbat eskaera egiteko, aurreikusitako plazen murrizketa hiriaren gizarte-zerbitzuen gaitasunera "hobeto" egokituko litzatekeelako.
Halaber, zentroko gune batzuk inguruko bizilagunek erabili ahal izateko eskatu zion ministroari, kirol-eremuak ez ezik liburutegia eta beste gune batzuk ere herritarren eskura jartzeko. Horrek errefuxiatuak integratzen lagunduko duela azpimarratu du alkateak.
Etxebarriak beste eskaera bat da ere egin zion ministroari, Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekiko koordinazioa hobe dezan gizarteratze-, hezkuntza- eta osasun-ibilbideen arloan.
Alkatearen esanetan, ministroak eskaera horiek aztertzeko konpromisoa hartu du.
Gerren ondorioz edo ideia politikoengatik edo sexu-egoeragatik beren herrialdeetatik alde egitera behartuta dauden migratzaileei itxaropena ematea da zentro honen helburua, horren hitzetan, eta nabarmendu du Gasteiz beti izan dela hiri solidarioa aurreko hamarkadetan Espainiako beste probintzia batzuetatik iritsi diren milaka pertsonekin.
Alkatearen aburuz, baliabide hori "ez da gaizkileen zentro bat, eskuin muturrak eta diskurtsoa erosi duten beste alderdi batzuek sinetsarazi nahi duten bezala", PPri erreferentzia eginez.
Melgosak uste du ez dela nahikoa plazak 200era murriztea
Ongizateko, Gazteriako eta Erronka Demografikoko sailburu Nerea Melgosak iritzi dio ez dela nahikoa plaza kopurua 350etik 200era murriztea, eta berretsi du Euskadik "harrera eredu propioa" izan behar duela, errefuxiatu taldeak txikiagoak izan daitezen, eta horiek gizarteratzea errazagoa izan dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Arratsaldeko 17:00etan egingo duten agerraldian emango dituzte akordioaren xehetasunak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.