USTELKERIAREN AURKAKO TXOSTENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erripagañan 62 BOE eraikitzeko egindako kontratua ere jomugan jarri du Nafarroako Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak

 

Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren ustez, Nasuvinsa enpresa publikoak Erripagañan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko egindako kontratuaren nondik norakoetan, "urraketa ageriko eta nabarmen ugari" daude. Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari eta Nasuvinsako zuzendari kudeatzaile ohiak defendatu duenez,  baina, "ez zen enpresa baten aldeko traturik egon".

Inauguración VPO Erripagaña
Captura de vídeo del día de inauguración de las VPO de Erripagaña.

Erripagañan 62 BOE eraikitzeko obra kontratuari buruz Nafarroako Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak egindako ikerketa-txostenaren arabera (Acciona-Servinabar ABEEari esleitu zitzaion), Nasuvinsa enpresa publikoak "ez zituen aintzat hartu kontratazio publikoaren printzipio guztiak eta zuzenbide administratiboaren oinarrizko printzipioak", eta Kontratu Publikoei buruzko foru legea eta kontratazio hori arautzen duten baldintzen agiria "erabat urratu" zituen.

Ustelkeriaren aurkako Bulegoaren ustez, "Babes Ofizialeko 62 etxebizitza eraikitzeko obra kontratuaren espedientean Nasuvinsaren jardueran izandako urraketa nabarmen eta agerikoen pilaketak, irregulartasun administratibo hutsak gainditzen ditu".

Europa Press albiste agentziak eskuratu duen txostenak dioenez, Kontratu Publikoen Legeak ezartzen du Administrazio Publikoaren izaera ez duten botere esleitzaileak, Nasuvinsak esate baterako, "kontratu publikoen prestakuntzari eta esleipenari dagokienez, foru lege honen erregulazioaren mende" daudela eta txostenak dioenez, "erabat alde batera utzi zen" lege-aurreikuspen hori.

Ustelkeriaren aurkako Bulegoak honakoak aipatzen ditu: "Nasuvinsaren tutoretza zuen Nafarroako Gobernuko departamentuak kontratazioak egiteko baimenik eman ez izana, kontratua prestatzeko jarduerarik eza, Kontratazio Mahaian Nafarroako Kontratazio Publikoaren Batzordeko lehendakaria eta ordezkaria ez izendatzea, Kontratazio Mahaiko kideek interes gatazkarik ez dagoela edo Nasuvinsako organo eskudunak kontratazio espedientea onesteko ebazpenik/erabakirik ez hartzea, eta esleipen prozedura irekitzea".

Gainera, txostenak adierazten duenez, "Nasuvinsak ez du aurkeztu lizitatzaileetako bik aurkeztutako dokumentazioa, ez duelako halakorik", gainera, "Kontratazio Mahaiaren era guztietako aktak falta" direla dio, eta lizitatzailea ez dela baztertu prozesutik -azkenean aukeratua izan zen-  C gutun-azalean agertu behar zuen informazioa B gutun-azalean sartu arren".

Gainera, "Kontratazio Mahaiak egindako esleipen-proposamenik ez" dagoela eta "kontratua eratu gabe zegoen ABEE bati esleitu" zitzaiola aipatzen du txostenak, are gehiago, "esleipen-proposamena egin aurretik lizitatzaile bati eskatu ohi zaion dokumentazioa aurkeztu gabe zegoen arren" ere. Era berean, "azpikontratistek ez dute adierazi kontratatzeko debekurik ez dutela" eta "Kontratazio Mahaiaren aktak ez direla argitaratu" ere aipatzen du, besteak beste.

Txostenaren arabera, "kontratazio-prozedura horretan funtsezko izapideak ez ziren egin, eta Nasuvinsak ezin izan du zergatia azaldu gutxieneko arrazoiketa tekniko juridiko batekin". "Ez da onargarria Nasuvinsako zuzendari gerenteak 2025ean esatea Nasuvinsari ez zaizkiola aplikatzekoak EFPLren aginduak, eta ez da onargarria, halaber, Kontratazio Mahaiko lehendakaritzarik ez izateari defendatzea", nabarmentzen da agirian.

Azkenik, txostenak dioenez, "ez da onargarria Nasuvinsako zuzendari kudeatzaileak adieraztea Nasuvinsako kontratazio organoak ez duela ebazpenik eman behar espedientea onartzeko eta esleipen prozedura irekitzeko".

Aierdik, Nasuvinsako gerente ohiak, esan du "ez zela inongo enpresaren aldeko traturik egon"

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko sailburu eta 2015-2019 epean Nasuvinsako zuzendari gerente izandako Jose Maria Aierdik astelehen honetan defendatu duenez, 62 etxebizitza horien eraikuntza esleitzeko prozesuan "ez zen enpresa bakar baten aldeko traturik egon".

Nafarroako Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren txostenaren berri izan ondoren, Aierdik agerraldia egin du hedabideen aurrean, Alberto Bayona 2019 eta 2023 artean Nasuvinsako zuzendari kudeatzaile izandakoarekin batera, eta  "txostenak jarduerem interpretazio partziala eta pertsonala" egiten duela salatu du.

Aierdik azaldu duenez, "Kontratuen Foru Legea ez zen inola ere urratu", legea ez zegoelako orduan indarrean, eta, barez, "ezinezkoa" zela aplikatzea. Gainera, "Badauden akta batzuk" ez direla bidali ere azpimarratu du.

Ustelkeriaren aurkako Bulegoak "erabat deuseztagarri" jo du Belateko esleipena

Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Nafarroako Bulegoak ondorioztatu du Belateko tunela bikoizteko kontratuaren esleipenean irregulartasunak izan zirela, eta irregulartasun horiek kontratazio-mahaiaren erabakia eta, ondorioz, esleipen-proposamena "erabat deuseztagarri" egiten dutela.

Aipatu erakundeak txostena igorri du gaur Foru Parlamentura, herri-lanei buruzko ikerketa-batzordeak eskatuta, eta bertan adierazten denez, prozedurak organo kolegiatuen funtzionamendurako funtsezko arauak urratu zituen. Zehazki, adierazi du lau kidek beren puntuazioak eman zizkiotela mahaiko presidenteari, eta hark berea finkatu zuela besteenak aldez aurretik ezagututa.

 

Más noticias sobre política

MADRID, 15/09/2025.-  El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez (C), junto a la presidenta del PSOE, Cristina Narbona (i) y la vicesecretaria general, María Jesús Montero (d), preside la reunión interparlamentaria del Grupo Parlamentario Socialista, este lunes en el Congreso. EFE/JJ GUILLEN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedro Sanchezek eskatu du Israelek ez dezala inolako kirol lehiaketatan parte hartu "basakeriak irauten duen bitartean"

Diputatuen Kongresuan parlamentu arteko batzordearen bileran, diputatu, senatari eta europarlamentari sozialisten aurrean, Sanchezek ezinegona erakutsi du lehen Ukrainaren inbasioaren ostean Errusia kanporatu zen gisan, ez delako orain gauza bera egiten Israelekin.  Diazen iritziz, "Israelek ezin du ez Eurovisionen ez beste edozein lekutan normaltasunez parte hartu Palestinan genozidio bat betikotzen ari den bitartean".

Gehiago kargatu