USTELKERIAREN AURKAKO TXOSTENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSN: "Irregulartasun administratibo bat ez da legez kanpoko zerbait, eta are gutxiago, ustelkeria"

Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Nafarroako Bulegoaren txostenaren ondoren, PSNk dio "frogatuta" geratu dela "Nafarroako Gobernuaren barruan ez dagoela ustelkeriarik, ezta legez kanpoko jardunbiderik ere". 

ainhoa unzu
Ainhoa Unzu, PSN-PSOEko bozeramailea, artxiboko irudi batean.

"Irregulartasun administratibo bat ez da legez kanpoko zerbait, eta are gutxiago, ustelkeria". Hitzok erabili ditu PSN-PSOE alderdiak,  Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Nafarroako Bulegoak hainbat esleipen publikotan "irregulartasunak" atzeman ondoren. 

Agiri batean, Nafarroako sozialistek defendatu dute txostenak "frogatuta" utzi duela, "Nafarroako Gobernuan ez zela ez ustelkeriarik, ez eta legez kanpo jardunbiderik" izan, "hobetu" beharreko zenbait "prozedura administratibo" bakarrik. 

PSNren arabera, txostenean ez da aipatzen "ustelkeria" edota "mahaikideek arteko interes-gatazka" egon denik. "Zuzendu beharreko prozedura administratiboa bakarrik atzeman da", dio oharrak. "Kontuen Ganberak  eman zion Gobernuari irregulartasun horien berri, eta zuzendu ziren".  

Horiek esanda, Nafarroako Gobernuaren kontrolerako erakundeek "independentzia" eta "gardentasun osoz" lan egiten dutela ziurtatu du PSNk. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X