POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP eta Espainiako Gobernua aurrez aurre, eskumuturreko telematikoak direla eta

Iaz, tratu txarrak ematen dituztenentzako eskumuturrekoak kudeatzen dituen enpresa aldatu zenean, akats informatikoak izan ziren, eta, ondorioz, epe mugatu batean, erasotzaileen kokapenari buruzko informazioa galdu zen.

(Foto de ARCHIVO)

Una persona le coloca a otra una pulsera electrónica de geolocalización telemática durante la presentación del informe sobre la Estrategia Nacional Penitenciaria, en el Centre d'Estudis Jurídics i Formació Especialitzada (Cejfe), a 17 de enero de 2024, en Barcelona, Catalunya (España). La unidad de seguimiento se trata de una medida del Plan Piloto para reducir la adopción de medidas cautelares restrictivas de libertad a través de alternativas de carácter tecnológico.



David Zorrakino / Europa Press

17 ENERO 2024;PENITENCIARIO;ESTRATEGIA;JUSTICIA;CRIMEN

17/1/2024

Pertsona bat, eskumuturreko telematikoa jartzen. Artxiboko argazkia: Europa Press

Tratu txarrak ematen dituztenentzako eskumuturreko telematikoekin izandako akatsek polemika handia sortu dute Espainiako politikan azken egunetan. Berdintasun Ministerioak kudeatzen ditu, eta enpresa pribatu esleipendunek operatzen dituzte.

Fiskal nagusiaren urteko memoriak jasotzen duenez, iaz, eskumuturrekoak kudeatzen dituen enpresa aldatu zenean, akats informatikoak izan ziren, eta, ondorioz, epe mugatu batean, erasotzaileen kokapenari buruzko informazioa galdu zen.

Hori dela eta, PPk iragarri du Europako Batzordera eramango duela gaia, eta indarkeria matxistaren biktimak babesik gabe utzi izana egotzi dio Espainiako Gobernuari.

Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak esan du Berdintasun Ministerioak Aliexpress enpresa txinatarrean erosi zituela eskumuturrekoak, eta Berdintasun ministroaren berehalako dimisioa eskatu du.

Espainiako Gobernuak, ordea, adierazi du akats informatikoak ez zituela arriskuan jarri emakumeak.

Berdintasun Ministerioak iaz urruntze-aginduetarako eskumuturrekoen datuak kudeatzen zituen enpresa aldatu zuenean sortu zen akats hori. Enpresa batetik bestera datuak migratu zirenean, enpresa berriak ez zituen datuak behar bezala jaso, eta epaileek ez zuten aukerarik izan erasotzaileek urruntze-agindua urratu ote zuten jakiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X