Negoziazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk esan du saiatuko dela Gipuzkoako aurrekontuak aurrera ateratzen, baina EH Bildurekin akordioa zail ikusten du

Ez dutela itxaropena galduko baina koalizio abertzalearen hitzetan konfiantza handirik ez dutela adierazi dute EAJko ordezkariek. "Orain arteko ekintzek erakutsi dute. EH Bilduk ez, ez eta ez erantzun die Gipuzkoako aurrekontu proposamenei 2015etik gaur arte", zehaztu dute.

eider mendoza diputada general de gipuzkoa EFE
Eider Mendoza. Artxiboko argazkia: EFE

EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaile Maddalen Iriarte kezkatuta agertu da EAJk negoziazioetan hartu duen bidearekin, politika publiko eraldatzaileak behar direla uste baitu. Hartara, behar horri helduta, Gipuzkoako aurrekontuen negoziazioetan akordioak adosteko prest agertu da Iriarte, eta adierazpen horien harira, zera erantzun diote jeltzaleek: "Enegarren aldiz esan du EH Bilduk akordioak egiteko prestasuna duela, baina ikusteko dago orain zabalik erakusten duen eskua ostera ere itxiko duen aurrerago".

Horren harian, ez dutela itxaropena galduko baina koalizio abertzalearen hitzetan konfiantza handirik ez dutela adierazi dute EAJko ordezkariek. "Orain arteko ekintzek erakutsi dute. EH Bilduk ez, ez eta ez erantzun die Gipuzkoako aurrekontu proposamenei 2015etik gaur arte", zehaztu dute.

Horiek horrela, nabarmendu dute Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak gaitasun handia duela oposizioko indarrekin akordioak erdiesteko. "Hor dira 2025eko aurrekontuak, PPrekin adostuak, edo erreforma fiskala, Podemosekin hitzartua", azaldu dute.

"EH Bildu da Gipuzkoan beti ezezkoan itxi eta akordioetara heltzeko gai izan ez den alderdi bakarra. Horregatik, erakutsi beharko du hitz hutsetatik harago joateko prest dagoen ala ez, eta akordiorako egiazko borondatea duen", azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X