Jaurlaritzak barkamena eskatu die Monbar hoteleko biktimen senideei, hamarkadatako "presentzia falta" eta "isiltasunagatik"
Maria Jesus San Jose sailburuak hainbat politikari ohik egindako adierazpenak ere gaitzetsi ditu eta esan du “mina eragiteko, demokraziaren sinesgarritasuna urratzeko eta giza eskubideen defentsan sustraiak dituen alderdi politiko baten siglak zikintzeko bakarrik” balio izan zutela.
Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua Baionako Monbar hoteleko atentatuan GALek hil zituen lau lagunen senideei zuzendu zaie astelehen honetan eta “barkamena eskatu” die, “lau hamarkadetan erakundeen aldetik bizi izan duzuen presentzia faltagatik eta baita isiltasun sozialagatik ere”.
San Jose sailburuak ‘Hotel Monbar, 1985. 40 urte GALen sarraski handienetik’ erakusketaren inaugurazioan egin ditu adierazpenok, Donostiako Ernst Lluch kultur etxean.
Gogora Institutuaren ekimenez egin da erakusketa hau, GALek egin zuen sarraski handienaren 40. urteurrenaren harira. 1985eko irailaren 25ean bi mertzenariok tiroka hil zituzten Agustin Irazustabarrena Urruzola, Inaxio Asteasuinzarra Pagola, Jose Mari Etxaniz Maiztegi eta Sabin Etxaide Ibarguren errefuxiatuak Baionako Monbar hoteleko tabernan.
Sailburuak onartu du bere hitzek “apenas arinduko dutela" senideen oinazea, baina “bide luzea izatea espero dudanaren lehen urratsa” direla ziur agertu da.
Erakusketarekin biktimei eta haien senideei errekonozimendua egin nahi izan zaiela adierazi du San Josek. "Beharrezkoa da hilketa haien krudelkeria eta bidegabekeria gizarteari helarazteko gai izatea. Inork ez zuela besteen bizitzari buruz erabakitzeko eskubiderik eta ez dela onargarria”, esan du.
Halaber, bere hitzaldian, ziurtatu du ekimen honek "salaketa eta gaitzespen irmoa" izan nahi duela, "balio demokratikoak babesteko eta defendatzeko agindua zuten pertsonak izanik, Legetik kanpo jardutea erabaki zuten "agintari politikoena, ”Estatuaren mekanismoak erabiliz erakunde terrorista bat finantzatu eta mantendu zutenena".
“Ezerk ezin du justifikatu, minimizatu edo erlatibizatu giza eskubideak urratzea”, esan du sailburuak. Hori dela eta, “hainbeste pertsonari min emateaz harro eta lotsagabe hitz egin zuten” kargu politikoei ere zuzendu zaie. Haien hitzak “arbuiatu” eta “kondenatu” egin ditu. “Min gehiago sortzeko baino ez ziren izan, gure demokraziaren sinesgarritasuna urratzeko eta giza eskubideen eta balio demokratikoen defentsan sustraiak dituen alderdi politiko baten izena zikintzeko”, gaineratu du.
Gogora Institutuko zuzendariak, Alberto Alonsok , eskerrak eman dizkie lau biktimen senideei erakusketa gauzatzeko elkarrekin egindako lanagatik. "Hasierako mesfidantza normala oztopo guztien gainetik egon den eskuzabaltasuna bihurtu da", ziurtatu du.
GALeko biktimen izenean, Egiari Zor Fundazioko Ainara Esteranek hartu du hitza. "Biktimen auzia partidismotik urruntzeko" deia egin du eta "herri honetan gertatu diren giza eskubideen urraketa larrietan fokoa jartzeko" eskatu du, "jasan zuten indarkeriaren jatorriari begiratu gabe".
Monbarreko lau biktimen senideez gainera, erakusketaren irekiera ekitaldian egon dira GALen beste biktima batzuk, ETAren biktimak, erakundeetako ordezkariak eta hainbat alderdi politikotako kideak.
Erakusketa urriaren 20ra arte egongo da zabalik Donostian. Hil horren 7an, Ernst Lluch kultur etxean solasaldi bat egingo da, Estatuak eragindako indarkeriaren larritasuna nabarmentzeko eta terrorismoa eta horren ondorioak salatzeko eta ikusarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".