MEMORIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak barkamena eskatu die Monbar hoteleko biktimen senideei, hamarkadatako "presentzia falta" eta "isiltasunagatik"

Maria Jesus San Jose sailburuak hainbat politikari ohik egindako adierazpenak ere gaitzetsi ditu eta esan du “mina eragiteko, demokraziaren sinesgarritasuna urratzeko eta giza eskubideen defentsan sustraiak dituen alderdi politiko baten siglak zikintzeko bakarrik” balio izan zutela.

‘Hotel Monbar, 1985. 40 urte GALen sarraski handienetik’ erakusketako irudia

Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua Baionako Monbar hoteleko atentatuan GALek hil zituen lau lagunen senideei zuzendu zaie astelehen honetan eta “barkamena eskatu” die, “lau hamarkadetan erakundeen aldetik bizi izan duzuen presentzia faltagatik eta baita isiltasun sozialagatik ere”.

San Jose sailburuak ‘Hotel Monbar, 1985. 40 urte GALen sarraski handienetik’ erakusketaren inaugurazioan egin ditu adierazpenok, Donostiako Ernst Lluch kultur etxean.

Gogora Institutuaren ekimenez egin da erakusketa hau, GALek egin zuen sarraski handienaren 40. urteurrenaren harira. 1985eko irailaren 25ean bi mertzenariok tiroka hil zituzten Agustin Irazustabarrena Urruzola, Inaxio Asteasuinzarra Pagola, Jose Mari Etxaniz Maiztegi eta Sabin Etxaide Ibarguren errefuxiatuak Baionako Monbar hoteleko tabernan.

Sailburuak onartu du bere hitzek “apenas arinduko dutela" senideen oinazea, baina “bide luzea izatea espero dudanaren lehen urratsa” direla ziur agertu da.

Erakusketarekin biktimei eta haien senideei errekonozimendua egin nahi izan zaiela adierazi du San Josek. "Beharrezkoa da hilketa haien krudelkeria eta bidegabekeria gizarteari helarazteko gai izatea. Inork ez zuela besteen bizitzari buruz erabakitzeko eskubiderik eta ez dela onargarria”, esan du.

Halaber, bere hitzaldian, ziurtatu du ekimen honek "salaketa eta gaitzespen irmoa" izan nahi duela, "balio demokratikoak babesteko eta defendatzeko agindua zuten pertsonak izanik, Legetik kanpo jardutea erabaki zuten "agintari politikoena, ”Estatuaren mekanismoak erabiliz erakunde terrorista bat finantzatu eta mantendu zutenena".

“Ezerk ezin du justifikatu, minimizatu edo erlatibizatu giza eskubideak urratzea”, esan du sailburuak. Hori dela eta, “hainbeste pertsonari min emateaz harro eta lotsagabe hitz egin zuten” kargu politikoei ere zuzendu zaie. Haien hitzak “arbuiatu” eta “kondenatu” egin ditu. “Min gehiago sortzeko baino ez ziren izan, gure demokraziaren sinesgarritasuna urratzeko eta giza eskubideen eta balio demokratikoen defentsan sustraiak dituen alderdi politiko baten izena zikintzeko”, gaineratu du.

Gogora Institutuko zuzendariak, Alberto Alonsok , eskerrak eman dizkie lau biktimen senideei erakusketa gauzatzeko elkarrekin egindako lanagatik. "Hasierako mesfidantza normala oztopo guztien gainetik egon den eskuzabaltasuna bihurtu da", ziurtatu du.

GALeko biktimen izenean, Egiari Zor Fundazioko Ainara Esteranek hartu du hitza. "Biktimen auzia partidismotik urruntzeko" deia egin du eta "herri honetan gertatu diren giza eskubideen urraketa larrietan fokoa jartzeko" eskatu du, "jasan zuten indarkeriaren jatorriari begiratu gabe". 

Monbarreko lau biktimen senideez gainera, erakusketaren irekiera ekitaldian egon dira GALen beste biktima batzuk, ETAren biktimak, erakundeetako ordezkariak eta hainbat alderdi politikotako kideak.

Erakusketa urriaren 20ra arte egongo da zabalik Donostian. Hil horren 7an, Ernst Lluch kultur etxean solasaldi bat egingo da, Estatuak eragindako indarkeriaren larritasuna nabarmentzeko eta terrorismoa eta horren ondorioak salatzeko eta ikusarazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X