Cuerpo: "Espainiako Gobernuak aurrekontuak onartu nahi ditu, eta horiek aurkezteko lanak azkartzen ari gara"
Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak berretsi duenez, Espainiako Gobernua "buru-belarri lanean ari da 2026ko aurrekontuak prestatzeko, lehenbailehen aurkeztu ahal izateko".
Politikari buruzko albiste gehiago
Cuerporen ustez, Ayusok Pradalesi buruzko adierazpenak egin eta bi egunera "atzera egin ez izana" larria da
Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak "larritzat" jo du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak "bi egun geroago" Imanol Pradales lehendakariari buruz egindako adierazpenak direla eta atzera egin ez izana. Radio Euskadin egindako elkarrizketan, "horrelako adierazpenak ez normalizatzeko" deia egin du. "Hori da, kasu honetan agerian geratu den moduan, oinarririk gabe egindako horrelako adierazpenak normalizatzeko dugun arrisku nagusia", ohartarazi du. Jatorrizko kortea, gaztelaniaz.
Albiste izango dira: EITB Focus, Hamasen erabakiaren zain eta aireportuen kudeaketa eskualdatzeko negoziazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
VOXek ez luke ordezkaririk lortuko, ez EAEn ezta Nafarroan ere, baina boto-kopurua ia bikoiztu egingo luke
EITB Focusen arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, Voxen aldeko boto-asmoak gora egingo luke Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Gipuzkoan, alderdiak botoen % 5 inguru jasoko lituzke, eta Araban eta Nafarroan, berriz, % 7 baino gehiago.
Nafarroak eserlekuen banaketari eutsiko lioke, baina PSNk ia lau puntu egingo luke behera
EiTB Focus inkestaren arabera, Espainiako bozak orain deituko balira, Nafarroako eserleku banaketa ia ez litzateke aldatuko.
Pedro Sanchezek legegintzaldia agortuko al du? Hamar biztanletik seik baietz uste dute
EITB Focus inkestan parte hartu dutenen % 65,1ek uste dute Espainiako Gobernuko presidenteak legegintzaldia amaitzeko geratzen zaizkion bi urteak egin egingo dituela, baina % 35,8ren iritziz, Pedro Sanchezek hauteskundeak deitu beharko lituzke.
EH Bilduk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Euskadin, EAJrekin berdinduta
Bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, emaitzak hobetuko lituzkete hauteskunde orokorrak egingo balira, EITB Focusen atal berrian ikus daitekeenez. Alderdi biek diputatu bat gehiago izango lukete Kongresuan.
EH Bilduk diputatu bat gehiago lortu eta indar nagusia izango litzateke Gipuzkoan
EiTB Focusen azken atalaren arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, EAJk ere emaitza hobetuko luke eta bigarren indarra izango litzateke Gipuzkoan, dituen bi eserlekuei eutsita.
EAJk diputatu bat gehiago lortu eta hauteskunde orokorrak irabaziko lituzke Bizkaian, eta EH Bilduk emaitza hobetuko luke
Jeltzaleek botoen % 26,9 lortuko lituzkete Bizkaian, eta EH Bilduk, berriz, % 24. 2023ko emaitzak hiru puntu hobetuko lituzke Bizkaian koalizioak. PSE-EEk eta PPk ordezkaritzari eutsiko liokete, eta Sumarrek zeukan eserleku bakarra galduko luke.
Arabak 2023ko argazkia errepikatuko luke: PSE-EE lehen indarra, eta EH Bildu, bigarrena
EiTB Focusen atal berriaren arabera, Araban gauzak ez liratekete asko aldatuko hauteskunde orokorrak egingo balira. Horrela, PSE-EEk lehen alderdia izateari eutsiko lioke, eserleku batekin, eta EH Bilduk eta EAJk boto-portzentajea hobetuko lukete.