EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

VOXek ez luke ordezkaririk lortuko, ez EAEn ezta Nafarroan ere, baina boto-kopurua ia bikoiztu egingo luke

EITB Focusen arabera, hauteskunde orokorrak egingo balira, Voxen aldeko boto-asmoak gora egingo luke Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Gipuzkoan, alderdiak botoen % 5 inguru jasoko lituzke, eta Araban eta Nafarroan, berriz, % 7 baino gehiago.

eitb focus EAE boto asmoa

EITB Focus inkestaren arabera, hauteskunde orokorrak deituko balira, Voxen aldeko boto-asmoa handituko litzateke , bai Euskal Autonomia Erkidegoan, baita Nafarroan ere.

Gauzak horrela, Euskadin boto-txartelen % 4,9 jasoko lituzke Voxek, 2023an lortutako datua (% 2,7) baino bi puntu gehiago.

Santiago Abascalen alderdiak ia bikoiztu egingo luke bere ordezkaritza Araban, boto-txartelen % 3,9tik egungo % 7,2ra igaroko litzateke eta.

Gipuzkoan ere gorakada nabarmena izango luke Voxek: 2023an % 2,1eko babesa lortu zuen, eta, orain, berriz, % 4,9koa jasoko luke.

Bizkaian, botoen % 2,7tik % 4,3ra igoko litzateke, eta Nafarroan % 7 jasoko luke.

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.

Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.

Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean daude kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X