Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Gaza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek Israelen armen gaineko enbargoari eutsiko dio, eta esan du Espainia Gazara bake-tropak bidaltzeko prest dagoela

Gazako genozidioaren egileen aurka Nazioarteko Zigor Auzitegian irekitako prozesuek jarraitu dezatela eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Pedro Sánchez en Egipto
Pedro Sanchez, Egipton, astelehen honetan. Argazkia: EFE.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, Israelen eta Hamasen artean akordioa lortu bada ere, Gobernuak eutsi egingo dio pasa den astean Kongresuan onartutakoari, Israelen armen gaineko enbargoari, alegia; eta ez du baztertu Gazara bake-tropak bidaltzea, adostuz gero. 

Ser irratian egindako elkarrizketa batean, Espainiako Exekutiboaren buruak esan du enbargoak bere horretan jarraituko duela, Palestinaren kontrako erasoak gelditu baditu ere, "su-eten baten aurrean baikaude" eta ez bake testuinguru batean, eta edozein modutan, Israelek egindakoa ezin da "zigorrik gabe" geratu. "Enbagoari eustiko diogu prozesu hau guztia kontsolidatu eta behin betiko bideratzen den arte", zehaztu du Sanchezek. 

Espainiak Gazara bake-tropak bidaliko ote dituen galdetuta, esan du oraindik ez dagoela argi nola egikarituko den segurtasuna Gazan. Baina, azaldu duenez, nazioarteko tropak bidlatzea erabakiko balitz, Espainiak "hor egon nahi du eta aktiboki parte hartu nahi du, ez bakarrik berreraikuntzan, baizik eta baita bake-ortzimuga horretan ere", esan du. 

Ororen gainetik, astelehenean Egipton eszenifikatu zen bake-akordioa dela eta pozik agertu da, baina azpimarratu nahi izan duenez, "bakeak berez ez dakar gertatutakoa ahaztea", eta ezin du "inpunitatea" ekarri; hori dela eta, Nazioarteko Zigor Auiztegian zabalik dauden prozesuek jarrai dezatela eskatu du, "Gazako genozidioaren egile nagusiek" justiziaren aurrean kontu eman dezaten. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X