Zupiriak azpimarratu du atzo "jakinarazi gabeko bost manifestazio" baimendu zituztela, "istiluak saihesteko"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko sarreran atzo Palestinaren alde egindako lanuzteen balorazioa egin du. Nabarmendu duenez, "kale mozketak izan ziren eta kalean eserita egon ziren". "Ertzaintzak erabaki zuen manifestazio horiek ez debekatzea eta ez eragoztea, istilu gehiago saihesteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak baztertu egin du Estatutu Markoaren negoziazioa berriz hastea, autonomia erkidegoek eskatu bezala
Monica Garcia ministroak errefusatu egin du "zerotik hastea", ez baitu legea urratuko eta sindikatuekin lortutako akordioa hautsiko.
PSOEk eta Sumarrek 2028ko ekainaren 30a baino lehen iraungiko diren alokairuak 2 urtez luzatzea adostudute
Etxebizitza Ministerioak talde parlamentarioekin negoziazioak abiatu behar ditu orain, dekretua Kongresuan onartzeko babesa bermatzeko.
Puigdemont, Comin eta Puigek Espainia salatu dute Europako Batzordearen aurrean, amnistia legea ez aplikatzeagatik
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako amnistia legeari oniritzia eman ondoren, Kontu Auzitegiak akusazioei eta defentsei galdetu die aukerarik ote dagoen Kataluniako independentzia-prozesuagatik zigortutako 30 bat goi karguduni amnistia ez aplikatzeko.
Sendagaien hornikuntza falta saihestea helburu duen lege berria onartu du Ministroen Kontseiluak
Oporren ondoren, Diputatuen Kongresuko izapideak hasiko ditu arau berriak, indarrean jarri ahal izateko. Hornidurarik eza saihesteaz gain, legeak aurrezpena handitu nahi dio pazienteari, prezio-sistema berri baten bidez.
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatetik % 1eko eskupekoa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.