Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Denis Itxasok programa bat iragarri du eremu tentsionatuetako alokairuetako jabeak babesteko

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak azaldu duenez, helburua da merkatu librean etxebizitzen eskaintza handitzea eta prezioak jaistea eremu tentsionatuetan.

GRAFCAV5463. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 18/10/2025.- El secretario de vivienda del PSE-EE y consejero de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco, Denis Itxaso (2i), el secretario general del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio (d), la portavoz socialista en el Ayuntamiento de San Sebastián, Ane Oyarbide, y la directora general de Alokabide, Patricia Val (i), participan este sábado en un acto sobre vivienda. EFE/Juan Herrero.

Ezkerretik eskuinera, Patricia Val, Denis Itxaso, Ane Oyarbide eta Jose Ignacio Asensio. Argazkia: EFE.

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak iragarri du alokairu publikoko programa bat jarriko dela martxan, eremu tentsionatuetako jabeak babesteko alokairua kobratu ez edo kalteak izanez gero.

Itxasok PSE-EEk Donostian etxebizitzari buruz antolatutako ekitaldi batean azaldu duenez, programa horrek prezioak jaistea ere ekarriko du.

"Helburua da ziurtasuna ematea tentsio handiko eremuetako etxebizitzak alokairu librearen merkatura ateratzen duten jabeei, prezioak zentzuzkoagoak izatearen truke", azaldu du PSE-EEko Etxebizitza idazkariak.

Bestalde, Ane Oyarbide Donostiako Udaleko bozeramaile sozialistak ez du zalantzarik izan kritikatzeko EAJk etxebizitzaren arloan egindako kudeaketa, eta jeltzaleen "konpromiso falta" salatu du.

Ekitaldian, sozialistek etxebizitza "ongizate-estatuaren funtsezko zutabea" dela esan dute, eta "politika ausartak eta eraginkorrak" aldarrikatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al obispo de Vitoria Juan Carlos Elizalde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"

Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari. 

maria-ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X