Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu Ertzaintzari zilegitasuna kentzen saiatzen ari dela uste du EAJk, "gorroto duelako eta ez zaiolako inoiz gustatu"

Iragarkia
Joseba Diez Antxusteg
18:00 - 20:00

Joseba Diez Antxustegi. Argazkia: EITB.

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, urriaren 12an Gasteizen gertatutako istiluetan Ertzaintzak izandako jokabidea "deslegitimatzeko" EH Bilduk egindako saiakeraren sorburua da Polizia hori "gorroto" dutela. "Ez zaie Ertzaintza gustatzen, ez orain, ezta duela 20 urte ere", esan du, eta Arnaldo Otegiren alderdiari "zein polizia-eredu proposatzen duten" galdetu dio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”

Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X