EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk akordioa lortu du bezeroen arreta zerbitzuetan euskara txertatu dadin

Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiekin egindako akordioaren ondorioz, Hego Euskal Herrian lan egiten duten enpresek euskarazko arreta pertsonalizatua eman beharko dute.

Bezeroentzako arreta zerbitzuak euskaraz eman daitezen, lege proiektuan hainbat zuzenketa txertatzea lortu du EH Bilduk, Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiekin akordioa eginda. 

Koalizioak argitaratutako oharraren arabera, Hego Euskal Herrian lan egiten duten enpresek “euskarazko arreta pertsonalizatua bermatu” beharko dute eta bezeroek “edozein komunikazio euskaraz aurkezteko aukera" izan beharko dute zuzenketak onartzen direnean.

“Legearen artikulu giltzarrietan euskararen erabilera blindatu” dute lortutako akordioari esker eta, beraz, zuzenketa horiek “euskal hiztunen eskubideen errespetuari eraginkortasuna” ematen diotela azpimarratu du.

EH Bilduk “urrats oso garrantzitsutzat” jo du akordioa euskaldunen hizkuntza eskubideak “eremu berri eta garrantzitsu batean errespetatuko” baitira eta aurrerapausoa dela adierazi du “gure hizkuntzaren erabilera geroz eta esparru eta harreman gehiagotan zabaltzen jarraitzeko”.

Legearen 7. eta 8. artikuluetan egindako aldaketak aipatu ditu koalizioak oharrean.

Hala, alde batetik, “hizkuntza ofizialetan kexak eta erreklamazioak aurkezteko aukera edukiko dute bezeroek” hainbat hizkuntza ofizial dituzten autonomia erkidegoetan zerbitzuak ematen dituzten enpresen kasuan.

Bestetik, “euskarazko arreta pertsonalizatua bermatu beharko dute” enpresek hainbat hizkuntza ofizial dituzten autonomia erkidegoetan. Beraz, “kontsumitzaileak edo erabiltzaileak hala eskatuko balu, arreta eskatzen den hizkuntza ofizialean” emango dela ziurtatuko da. 

Hurrengo asteetan batzordeko eta osoko bilkurako tramitea pasatuz gero, indarrean sartuko dira adostutako bi neurri horiek.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al obispo de Vitoria Juan Carlos Elizalde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"

Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari. 

maria-ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X