Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUk nabarmendu du ertzainek utzi zutela saioa bertan behera, boikotera deitzen zuten mezuak antzeman ostean

Unibertsitateak gezurtatu egin du Kriminologia Graduko hitzaldia bertan behera uzteko arrazoia ikasleen presioak izan zirela, eta irakaskuntzarako eta esparru akademikoan ideiak askatasunez trukatzeko eskubidea defendatu du.
Facultad de Derecho de EHU

EHUk ohar bat zabaldu du, asteazkenean Gipuzkoako Zuzenbide Fakultateko Kriminologia Graduan egitekoa zen hitzaldi bat bertan behera geratu ostean. Errektorego-taldearen arabera, saioa bertan behera uzteko erabakia ez zen ikasleen presioen ondorioa izan, hitzaldia eman behar zuten ertzainena baizik. Izan ere, horiek egin zioten uko hitzaldia emateari, sare sozialetan boikota egitera animatzen zuten mezuak antzeman ondoren.

Komunikatuan azpimarratu dutenez, hitzaldiaren ardura duen irakasleak "ez du kexarik jaso", graduko ikasleak ez daude ados etetearekin eta gaiaz eztabaidatzeko prest dago.

EHUren ustez, "onartezina da irakaskuntza eta hezkuntzarako eskubidea urratzea edo oztopatzea", eta gogorarazi du profesionalek unibertsitate-eremuan parte hartzea funtsezkoa dela ikasleen prestakuntza-kalitatea bermatzeko.

Hainbat hedabidetan argitaratutako informazioen aurrean, errektoretza-taldeak "informazioa zorrotz" zabaltzeko eskatu du; izan ere, horren arabera, "ez da egia Kriminologiako ikasleek saioa bertan behera uztea exijitu zutenik". Gainera, irakasle arduraduna prest agertu da Segurtasun Sailari beharrezko argibide guztiak emateko.

Azkenik, unibertsitateak espazio akademiko askea, errespetuzkoa eta ideien trukea bultzatzeko duen konpromisoa berretsi du, eta "desinformazioari aurre egiteko beharra" azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X