Valentziako Erkidegoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolokan da berriro ere GOIDIa kudeatzeko jokabideari buruzko Mazonen bertsioa

Valentziako hedabide batek xehetasun gehiago eman ditu urriaren 29an presidenteak izandako mugimenduei buruz. Bien bitartean, Auzitegiak deklaratzera deitu du harekin bazkaldu zuen kazetaria, lekuko gisa.

Carlos-Mazon-presidente-Generalitat-efe
Carlos Mazon, Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia.

Valentziako Erkidegoa suntsitu zuen GOIDIaren urteurrenaren bezperan, Carlos Mazonen bertsioa zalantzan jarri da berriro ere. Izan ere, Valentziako hedabide batek ezeztatu egin du presidentea Generalitateko egoitzara zuzenean joan izana, Maribel Vilaplana kazetariarekin Ventorro jatetxean izandako bazkari luzearen ostean.

Argitaratu berri den informazioaren arabera, ia lau ordu iraun zuen bazkariaren ostean, Mazonek Vilaplana kazetariaren autoa zegoen aparkalekuraino paseoa egin zuen. Horren ostean, Generalitaterantz abiatu omen zen, oinez.

Hori horrela, argitaratu berri den informazioa ez dator bat Mazonen bertsioarekin. Generalitateko presidenteak azaldu zuen jatetxetik irten eta berehala abiatu zela Palaura, euri-jasek eragindako larrialdiaren bilakaera jarraitzeko.

Bien bitartean, Valentziako Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioak deitu du Maribel Vilaplana lekuko gisa deklaratzera. Zehazki, azaroaren 3an, 09:30ean, deitu du epaileak deklaratzera.

Auzitegiaren ustez, Vilaplanaren testigantzak "xehetasunak eta ñabardurak" eman ditzake.

Presidentearen mugimenduei buruzko berriek eta kazetariaren zitazio judizialak presioa gehitu diote presidenteari, Valentziako GOIDIaren urteurrenaren bezperan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X