PSE-EE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguigurenek dio ETA "ohean hil" zela, eta horrek "ondorio batzuk" ekarri zituela, "antiespainolismoa", berbarako

Jesús Eguiguren asegura que el "antiespañolismo" en Euskadi son "secuelas" de ETA
18:00 - 20:00
Jesús Eguiguren, bere liburu berriaren aurkezpen ekitaldian, Donostiako Miramar Jauregian. Bideotik ateratako argazkia.

Jesus Eguiguren PSE-EEren presidente ohiak bere azken liburua aurkeztu du Donostian: Memorias Políticas. El infierno de la transición vasca. Reflexiones. El fin de ETA según ETA. Ekitaldian adierazi duenez, Francoren moduan, ETA ere "ohean hil zen". Presidente ohiaren arabera, "antiespainolismoa" horrek Euskadin utzitako "ondorioetako" bat da.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X